BIOSTRUCT

Surface Engineering
Jatorri biologikoko zuntzekin indartutako konposite-piezak fabrikatzeko prozesua egiturazko aplikazioetarako.

Proiektua:

Gaur egun, biokonpositeen erabilera hain funtsezkoak ez diren erabileretara mugatzen da; errendimendu mekanikoari dagokionez eskakizun gehiegi ez duten erabileretara, alegia. Hala eta guztiz ere, karbono-zuntzean edo beira-zuntzean oinarritutako konposite sintetikoak erabiltzeak zailtasun bat baino gehiago dakartza, birziklatzeari eta hirugarren herrialdeen mende egoteari dagokionez. Konposite sintetiko horien % 98ak zabortegietan amaitzen du, eta lehengaien % 80 inguru Europatik kanpo fabrikatzen dira gaur egun. Egoera hori hobetzeko, biokonpositeak egiturazko piezetarako erabiltzeak sortzen dituen erronkei heltzen die proiektuak, eta material horien aplikazio sorta zabaltzeko asmoa dauka. Hori lortzeko, esekitze-prozesu zehatz bat garatuko da zuntzen orientazioa kontrolatzeko, materialaren aldagarritasun naturala hautematen duten material-ereduak sortuta eta oinarri biologikoa duten sentsore nanoegituratuak integratuta karga kontrolatzeko. Partzuergoak propietate aurresangarriak eta kalitate egonkor bat lortzea espero du, zehaztasuna areagotuta eta fabrikazio-prozesuan kontrol-begizta gehigarriak inplementatuta.

Proiektuaren baitan, haize-energiarekin eta itsasontzien eraikuntzarekin erlazionatutako ikerketa-kasuak aztertuko dira, tamaina osoko errotore-pala bat eta ontzi-krosko bat fabrikatzeko helburuarekin, bideragarritasun teknikoa erakutsi eta fabrikazio-teknologien TRL7 maila lortu ahal izateko. Azken erabiltzaileez gain, automatizazioaren, makinen eraikuntzaren, metrologiako teknologiaren eta simulazioko material eta softwarearen fabrikazioaren sektoreetako bazkideek osatzen dute partzuergoa, garapenekin lotutako alderdi guztiak barnean hartzeko. Biokonpositeen merkatuan aurreikusten den hazkundearen arabera (2030erako 2,5ean biderkatzea espero da), partzuergoak kalkulatzen du merkatuaren potentziala 100 milioi eurokoa izango dela 2030erako.

CIDETEC-en zeregina proiektuan:

CIDETEC Surface Engineering-en polimeroen eta konpositeen saila BIOSTRUCT proiektuan lanean ari da, 3R teknologia patentatua darabilen oinarri biologikoko “itsasgarri bereizgarri” bat garatzeko helburuarekin.

CIDETECek oinarri biologikoa duen egiturazko epoxi-itsasgarri bat garatuko du, baita 3R (birziklagarria, konpongarria eta birprozesagarria) teknologian oinarritutako aglomeratze-prozesu bat ere, Amura izeneko ontzi elektrikoaren erabilera-kasurako.

CIDETEC oinarri biologikoko 3R itsasgarriaren formula onena ikertu eta optimizatuko du, NOMAren oinarri biologikoko epoxi erretxinak gogortzaile dinamiko jakin batzuekin konbinatuta.

Halaber, CIDETECek kalitatea kontrolatzeko metodo egokiak aztertuko ditu, aglomerazioaren kalitate-maila altua bermatzeko.

Logo

Hasiera: 01 | 01 | 2024

Amaiera: 31 | 12 | 2026

Partners

Finantzatzaile

Logo Financiador

Sektoreak

  • Aisia eta kirolak
  • Automobilgintza
  • Energia eolikoa
  • Ontzigintza

Arlo teknologikoak

  • Ez dago eremu teknologikorik

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.