BATSS proiektuaren ardatz nagusia bateria-sistemen kontzeptu berritzaile bat garatzea izango da, errendimendu eta segurtasun maila altuagoak eskainiko dituena, garraioetan era askotara aplikatzeko bateria-sistemen hurrengo belaunaldia merkatuan sartzea ahalbidetzeko. Proiektuaren I+G prozesu osoa Safe-by-Design ikuspegiaren arabera garatuko da, bateriaren bizi-zikloan zehar egon litezkeen segurtasun-arriskuak identifikatzeko eta murrizteko (edo ezabatzeko) helburuarekin, bateria-sisteman segurtasun-hesiak jartzeak errendimenduari eta kostuari dagokienez dakartzan abantailak optimizatzearekin batera. Partzuergoak cell-to-pack ereduko kontzeptu modular berri bat garatuko du, segurtasun eta errendimendu elektrotermiko bikainak lortzeko helburuarekin, batik bat lur orotako gailuetarako (lanetarako ibilgailuak) eta ureko garraiorako (bidaiarientzako itsas transbordadore elektrikoak). BATSSko partzuergoak TRL5 mailara arte garatuko ditu berrikuntza termiko, elektriko eta mekanikoak, industrian erabiltzeko errendimendu- eta segurtasun-baldintzak bete (eta hobetu) ditzaten. Horretarako, SbD ikuspegia hartuko da oinarritzat, eta azken belaunaldiko modelatze- eta simulazio-tresnak erabiliko dira bateria-sistema eta bateria kudeatzeko sistemaren (BMS) mantentze-lan prediktiborako funtzioak diseinatzeko. Azkenik, balio-bizitzaren amaiera (EoL) ikertuko da, hauek erabilita: (i) erabilitako bateria-sistemak errazago muntatzeko eta desmuntatzeko aukera ematen duen kontzeptu modularra; (ii) datuetan oinarritutako desmuntatze automatikoko teknikak, eta (iii) produktu erdigeldikorretan bateria-sistemek duten bigarren bizitzari buruzko ikerketa.
CIDETEC Energy Storage proiektuaren koordinatzailea eta bi lan sortaren zuzendaria da. CIDETECek bateria sistemaren (BS) diseinu mekanikoa zuzenduko du, cell-to-pack kontzeptuan oinarrituta, bateria sistemak edozein egoeratan behar bezala funtzionatuko duela ziurtatzeko, baita kalteak eragin ditzaketen gertaeretan ere (bereziki, suarekin erlazionatutakoak). Horrez gain, lan hauetan ere parte hartuko du CIDETECek: zirkuituko plaka malguak garatzea; bateria kudeatzeko sistemaren iragarpen-algoritmoak garatzea, inpedantziaren jarraipena egiteko gailuen bidez; bateria-sistemaren diseinu termikoa TRA modelatzearen bidez egitea; gelaxkak eta barra kolektoreak soldatzearen bidez fabrikazio-prozesua hobetzea, eta diseinuaren bidezko segurtasun-metodologia pertsonalizatu bat definitzeko prozesua zuzentzea.
Hasiera: 01 | 01 | 2024
Amaiera: 31 | 12 | 2026
Aurrekontua: 4.990.149,75 €
CIDETEC Energy Storage (Coordinator)
FUNDACION CIE I+D+I
MIBA EMOBILITY GMBH
IFP ENERGIES NOUVELLES
AIT AUSTRIAN INSTITUTE OF TECHNOLOGY GMBH
ACCUREC_RECYCLING GMBH
ASSOCIACION ESPAÑOLA DE NORMALIZACION
VRIJE UNIVERSITEIT BRUSSEL
LOMARTOV SL
MIBA BATTERY SYSTEM GMBH
FPT MOTORENFORSCHUNG AG
Finantzatzaile