31 | 03 | 2022

MAIER eta CIDETECek I+G+b arloko aliantza berritu dute

Surface Engineering

Ikerketa zentroak ibilgailuen sektorerako osagai estetiko eta funtzionalen fabrikatzailearen bazkide teknologikoa izaten jarraituko du.

 

Ibilgailuen sektorerako osagai estetiko eta funtzionalen fabrikazioan liderra den MAIER nazioarteko enpresak eta ikerketa aplikatuko CIDETEC erakundeak I+G+b arloan elkarrekin lan egiten jarraituko dute, baita negozio-bide berriak bilatzen ere. Akordio berriarekin, bi entitateek 2024ra arte jardungo dute elkarlanean.

MAIER 2003an CIDETECen patronatuan sartu zenean hasi zen aliantza hori, eta 2005ean ziurtatu zen, lehenengo lankidetza-hitzarmena sinatzean. Teknologia garatzeko prozesuan bi erakundeek elkarrekin lan egiteko asmoa dutela erakusten du aliantza horrek, eta CIDETECek MAIERen funtsezko bazkide teknologiko gisa duen posizioa indartzen du, enpresaren helburu estrategikoekin bat eginez.

Gainera, bi erakundeek negozio-hobi berriak bilatuko dituzte, haien jarduerak bertan txertatu ahal izateko, CIDETECek ibilgailuen sektorean nahiz merkatu berrien arloan duen ezagutza eta eskarmentua oinarritzat hartuta.

 

Maier-i buruz

MAIER Taldearen egoitza Ajangiz (Bizkaia) herrian dago, eta gaur egun hamaika produkzio-instalazio dauzka, Ajangizen (egoitza nagusia), Nafarroan, Vigon, Erresuma Batuan, Italian, Txekian, Indian (2), Txinan (2) eta Mexikon.

Gainera, MTC teknologia-zentro bat dauka Ajangizen, berrikuntza eta garapen teknologikoan espezializatuta dagoena, baita askotariko zentro teknikoak ere, Txinan, Indian eta Estatu Batuetan. Gaur egun, urtean 385 milioi euro fakturatzen ditu, eta 11 herrialdetako 3.200 pertsonari ematen die lana.

Ekoizten dituen produktu nabarmenenak hauek dira: aurreko saretak eta aurreko nahiz atzeko moduluen osagaiak; maletategiko atearen osagaiak eta azpimultzoak; zutabeak, eta barrualderako askotariko osagaiak, besteak beste. Hori guztia etorkizuneko ibilgailu konektatu, autonomo, partekatu eta elektrifikatuaren ezaugarrien ondorioz sortutako eraldaketaren baitan.

Eraldaketa hori dela eta, Maier-ek ekoizten dituen produktuek, dekoraziorako teknologietan oinarritutako alderdi estetiko sendo bat edukitzeaz gain (adibidez, kromoztaketa, pintura, laser bidezko grabaketa eta hotstamping teknika), soluzio optiko-elektronikoak, sentsorizazioak eta sistemak eduki behar dituzte, produktu aktibo izan daitezen.

Lotutako albisteak

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.