15 | 06 | 2022

Hazkunde-prozesuan murgilduta ospatu ditu CIDETECek zilarrezko ezteiak

Korporatiboa

Tabakaleran ekitaldi pribatu bat egin zuten langileei 25 urteotan egindako ahaleginak eskertzeko eta erakundearen etorkizuna gidatuko duten lerro nagusiak azpimarratzeko.

 

CIDETECek 1997ko martxoaren 4an zabaldu zituen ateak, eta laborategi txiki batean egin zituen elektrokimikaren inguruko lehenengo ikerketak, lau pertsonako talde batekin. Gaur egun, energiaren biltegiratzean, gainazalen ingeniaritzan eta nanomedikuntzan adituak diren hiru zentrok osatzen dute erakundea, eta 239 langile ditu Miramon eta Tolosako eraikinetan. Azken hori MUBILen egungo egoitza da.

Hori dela eta, ekainaren 10ean CIDETECek ekitaldi bat egin du, mende laurden honetan egindako lanagatik eskerrak emateko langile guztiei, arrakasta lortu arte egindako ibilbide luzeari begirada bat emateko eta hemendik aurrera erakundearen jarduna gidatuko duten lerroak zehazteko. Eguna amaitzeko, Odile Rodriguez de la Fuente-k hitzaldi bat eman zuen klima-aldaketaren aurrean gizadiak duen paperari buruz, eta, ondoren, koktel bat egon zen, 25 urteotako bizipenak partekatu eta gogoratzeko aukera eman zuena.

Hazkunde-prozesuan murgilduta egonik, helburuak argiak dira: tamaina eta diru-sarrerak bikoiztea. Bidean zehar, Europa-mailako ehunka proiektu egin dira, trantsizio energetikoaren norabidea zehazteko, egun adimendunak diren gainazalei esker mundu erosoago bat sortzeko eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko balio izan dutenak.

Gizarte jasangarri bat eraikitzea ezinbestekoa den honetan, CIDETECek orain arteko erronka handiena du: berotegi-efektuko gasik gabeko mugikortasuna lortzea, gure materialei eman ahal dizkiegun propietateei ahalik eta etekin handiena ateratzea eta medikuntzan aurrerapausoak ematen laguntzea. Horretarako lanean ari da jada.

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.