02 | 07 | 2019

Gure kide batek, Yolanda Alesancok, Doktoregoko Sari Berezia jaso du bere doktorego-tesiagatik

Surface Engineering

Yolanda Alesanco, CIDETEC Surface Engineering erakundean lan egiten duena, UPV/EHUko Graduondoko Batzordeak ematen dituen Doktoregoko Sari Berezien irabazlea izan da, Zientzien alorrean. Yolandaren doktorego-tesia, “New electrochromic systems: multicolored, semi-solid and easy-to-make”, David Mecerreyes Molero eta Ana Viñuales Martínez doktoreak zuzendu dutena, Kimika Aplikatua Sailaren bidez defendatu da.

2019ko ekainaren 28an egin zen bileran, UPV/EHUko Graduondoko Batzordeak Doktoregoko Sari Bereziak emateko proposamenak onartu zituen, epaimahaiek 2016/2017 ikasturterako aurkeztu zituztenen artean.

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.