Spin-offak
Teknologia eta ezagutzaren transferentzia gure lehentasun nagusia da, gure bezeroekin garatzen dituguen proiektuen bidez edo Spin-Offen sorrerekin.
ETENGABEKO BERRIKUNTZA
Azken urteotan hainbat Spin-Offen sorreran parte hartu dugu, ahalmen handiko abangoardiako teknologietatik abiatuta. Gure ikuspegiak jarduera ekonomikoa bultzatzea eta gure ingurunean aberastasuna sortzea du helburu, berrikuntza eta aurrerapen iraunkorra sustatuz
Kera-Coatek metalezko substratuentzako zeramika-estaldura aurreratuak ikertzen, diseinatzen eta ekoizten ditu, muturreko inguruneei eusteko, hala nola presio handia, tenperatura, zikinkeria, agente kimikoak eta urradura.
Gehiago ikusiInnomat Coatings gainazalen babesaren esparruan prozesuen eta produktuen garapenean espezializatutako enpresa da, bere ezagutza eta teknologiari esker. CIDETECen sortu zen eta orain Estalki Taldeko kide da.
Gehiago ikusiTubacoat SLk nikel eta altzairuzko aleaziozko hodiei aplikatutako estaldura zeramiko pertsonalizatuen garapen tekniko eta industrialean dihardu. Bere jatorria CIDETEC Surface Engineering-en izan zuen, eta gaur egun Tubacex Taldeko enpresa elkartua da.
Gehiago ikusiOBS MAIERek sortutako konpainia da, bateria-osagaiak diseinatu eta fabrikatzeko, batez ere BMS (Battery Managements Systems), mugikortasunaren sektorea elektrifikatzeko eta elektrizitatea energia berriztagarrietan biltegiratzeko bideratzen baitira. CIDETEC MAIERen bazkide teknologikoa da duela 20 urte baino gehiagotik, eta konpainiaren akziodunetako bat eta haren bazkide teknologikoa ere bada.
Larruazalaren eskakizunak egun batetik bestera aldatzen dira, eta norbanakoaren araberakoak dira. Emissary Cosmetics-ek kapsulatze patentatuko teknologia bat du, polipeptidoetan oinarritua, azal bakoitzaren beharrak identifikatzeko, kapsulen jarduera modulatuz eraginkortasun handiena emate aldera. Kosmetika pertsonalizatuaren azken joerei erantzuten dien teknologia da, eta printzipio aktiboak azkar edo modu iraunkorrean askatzea ahalbidetzen du, larruazal bakoitzaren beharren arabera.
Gehiago ikusiCIDEcellek zelula eta elektrodo pertsonalizatuak ekoizten ditu, merkatuko beharrizan zorrotzenetara egokituta; urteko 10 MWh-ko ekoizpen-ahalmena du, zelularen gaitasunak 1-100 Ah-koak dira, eta 500m2 elektrodo sortzen dira egunean. Zerbitzu arin eta malgua eskaintzen du, materialen fabrikatzaileei, OEM teknologoei, baterien fabrikatzaileei eta nitxoko aplikazioei zuzendua.
Gehiago ikusiLANZO Batteries CIDETECek sortutako enpresa da, eta sektore aeroespazialera bideratutako bateriak fabrikatzen ditu. Bateria paketeak garatu eta fabrikatzeko asmoarekin sortu zen, prezioetan, entrega-denboran eta kalifikazioan lehiakorrak izan zitezen. LANZOren balio erantsia automobilgintzaren sektoreko COTS (spin-in) teknologiak sistema espazialetarako txertatzea da.
Gehiago ikusi