CIDETEC –ek martxoaren 20,21 eta 22 ean Tecnaliarekin lankidetzan, European Energy Research Alliance energiaren metaketa programaren baitako hainbat bilkura jaso ditu, eremu honetako 40 aditu baina gehiago bilduz.
EERA, Europar Batzordeak, SET Plan –Strategic Energy Technology Plan-,markoaren inguruan duen ekimen bat da, zeinak karbonoan baxuak diren teknologia energetikoen europar komunitate zientifiko-teknologikoko kide nagusiak biltzen dituen. 17 Joint Programmes edo Programa Teknologiko Bateratuetan egituratuta, Energiaren Metaketa programak funtsezko zeregina betetzen du bere zeharkakotasunagatik eta teknologia berriztagarrien sortze, kudeaketa energetiko smartgrids- eta bestelakoak errazteagatik.
CIDETEC –en hartutako ekitaldi nagusia, Energiaren Metaketa programaren Zuzendaritza Batzordearen bilkura izan da, non aurreko urteko ekitaldien azterketa egiteaz gain, egungo jarduerarako ildo estrategikoak zehaztu ziren.
Aldi berean, zenbait lan talderen bilkurak ospatu ziren, hauen artean Metaketa Elektrokimikoa Azpiprogramarena, zeinetan CIDETEC ek modu aktiboan parte hartzen duen IK4 Research Alliance –ren ordezkari gisa.
Ekitaldi saila Energiaren Metaketarako Sistema Hibridoen inguruko workshop batez amaitu zen, sare adimendunen programarekin lankidetzan antolatua izan zena. Bertan, etorkizuneko zabaltze dokumentazioa eta kokatzea ekarriko duten ekimen ezberdinak eztabaidatu zirelarik.
Ekitaldien programaren baitan, bertaratutakoek CIDETEC –en instalazioak bisitatzeko aukera izan zuten, Zentroko energiaren metaketaren inguruko ekintzak ezagutu ahal izanez, eta hauen barnean baita litiozko baterien mihiztadurarako planta pilotua bere funtzionamenduan ere.
Energy Storage
BATTERY JAPAN, berriz kargatu daitezkeen baterien inguruan eta bereziki litio ioizko eta antzekoen teknologien eremuan ospatzen den nazioarteko erakusketa nagusia da.
Azoka, otsailaren 28 eta martxoaren 2 a bitartean gauzatu zen , hiriburu japoniarreko Tokyo Big Sight ean. Bertan izan ziren, ekoizpenerako ez ezik ikerketarako interesgarri diren era guztietako produktu, material nahiz osagai interesgarrien erabiltzaile eta hornitzaileak.
Nazioarteko eta bereziki asiar hornitzaileetara iristea errazteaz gain, BATTERY JAPAN azken aurrerapen industrialak ekoizle garrantzitsuenen eskutik zuzenean ezagutzeko leku egokia da.
Gisa honetako ekimenen bidez, CIDETEC ek, duen nazioarteko lekua indartzen du, bere baterien inguruko ikerketa proiektuak, eta bereziki planta pilotuan egiten dituzten eskalatze eta ekoizpen jarduerak gauzatzeko, lehen mailako material eta osagaien hornitzaile nagusietara helduz.
Europako 75 aditu bildu ziren otsailaren 23 eta 24 an Bruselan, baterietarako material eta teknologia aurreratu berrien inguruan gauzatu ziren bi ekitaldi garrantzitsuren ospakizuna zela eta.
Ondoren eta lunch etenaldiaren ostean, “European Workshop on Nanotechnologies & Advanced Materials for Batteries” hasi zen, beste zenbaitekin batera CIDETEC partaide den MAT4BAT egitasmoaren partzuergoak antolatuta, ekitaldiak era berean EMIRI beraren eta Europar Batzordearen babesa izan zuen. Egun eta erdiko lanaldi honetan zehar, gaiaren inguruko Europa mailako ikerketa ekimen ezberdinen berri eman zen, gaur arte lortutako mugarri nagusiak eta etorkizuneko lehentasunak identifikatzeko helburuaz, eta azken batean baterietarako materialen gaineko cluster teknologiko baten ezarpenerako oinarriak aztertzeko xedez.
CIDETEC eko Energiarako Materialen Unitateko Arduraduna den Idoia Urdampilletak, berak koordinatutako MARS-EV europar proiektuko azken aurrerapenak azaldu zituen lansaio honetan. Ekitaldia CIDETEC kide nabarmena den jada aipatutako MAT4BAT eta SPICY egitasmoen zegozkien aurkezpenen bidez amaitu zen CIDETEC en parte hartzean.
INTEGRAL Berrikuntza-Akzio egitasmo bat da, HORIZON 2020 Marko Programako PILOTS-01-2016 deialdiaren barnean kokatua eta CEAk koordinatua.
Material termoelektrikoak, beroa zuzenean elektrizitate bihurtzeko gai dira. Bihurtze eraginkortasuna txikia da, baina edonola ere, motor termiko edo eta energia intentsiboko industrietan bezala, beroa galtzen denean edozein irabazi onuragarria da. Egungo material termoelektriko gehienak elementu arraro edo toxikoetan oinarritzen dira, eta honek, euren maila handiko erabilera galarazten du. Urteetan zehar, material jasangarriagoak ikertu izan dira, baina laborategi mailan batez ere.
Era berean, orain arte ez da lortu eskala handiko ekoizpenerako nahiz bere merkaturatzeko beharrezko den inbertsio industrial itzela justifika dezakeen errendimendu maila nahikorik. Azkenik, INTEGRAL egitasmoak, goi mailako adituak bildu ditu, ondorengo hiru balio kateren barruan non sorgailu termoelektrikoak merkatuko behar esanguratsuak asetzeko gai izan daitezen espero den: auto pribatuak, garraio kamioiak eta energia intentsiboko industriako sentsore urrunak, metal nahiz beiraren ekoizpena esaterako.
INTEGRAL Berrikuntza-Akzio egitasmo bat da, HORIZON 2020 Marko Programako PILOTS-01-2016 deialdiaren barnean kokatua eta CEAk koordinatua. Egitasmoaren berezitasuna, ekoizle industrial eta material termoelektrikoen bihurtzaileak ez ezik, azken bezero eta erabiltzaileen parte hartzea bilatzea da, honela garapen kate osoa hartuz. Aurreko egitasmoak ez bezala, INTEGRAL proiektua, energia biltzeko sorgailu termoelektrikoen ekoizpen industrial nahiz erabilera jasangarrian mugarri erabakigarria izan dadila espero da.
Europako hiru lerro pilotu edo plataforma teknologikoek eragile industrial nagusiak sostengatuko dituzte, materialen errendimendua eta prozesuaren parametroak hobetzeko helburuaz, honek, material termoelektrikoen ekoizpen industriala zabaltzea ahalbideratuko dietelarik. Poudr’Innov 2.0, CEA ko plataforma teknologikoak, egitasmoaren lehen bilera bere gain hartu zuen Grenoblen.
INTEGRAL, Europar Batzordeak finantzatzen du, 720878 zenbakiko Diru laguntza Akordioren baitan, 8,5 milioi euroko aurrekontuaz, hauetatik 7 milioi Batzordearen finantzaketari laguntzeko izanik. Partzuergoa Europako 8 herrialdeetako 12 bazkidez osatzen da:
• Commissariat à l’énergie atomique et aux énergies alternatives (coordinator)
• Valeo Systèmes Thermiques
• Ricardo
• Hotblock Onboard
• Elkem
• Isabellenhütte Heusler
• RGS Development
• Fraunhofer Institute for Ceramic Technologies and Systems
• Fundacion CIDETEC
• MBN Nanomaterialia
• Matres Scrl
• Efficient Innovation
• Titanx Engine Cooling Holding
ETBko Teknopolis saioak, azaroaren 19 eta 20an, CIDETEC erakundeko energiaren metaketa sailak parte hartu duen baterien inguruko erreportajea eman zuen.
ETB1k hilaren 19an eta ETB2k hilaren 20an eskainitako erreportajeak, Litio Ion baterien inguruko teknologiaren egoerari heldu zion, abiapuntutzat Samsung etxeko telefono mugikorren bateriek jasan dituzten arazoen inguruan jakindako azken berriak hartuz, jazoera hauek produktua mundu merkatutik ateratzea ekarri dute.
CIDETEC en aldetik, Energiarako Materialen Saileko arduraduna den Idoia Urdampilletak, teknologiaren egungo egoera ez ezik, I+G k eremu honetan erantzun nahi dituen erronka nagusien berri eman zuen. Honetaz gain, zentroak eskura dituen baliabideak ere azaldu ziren, bereziki martxan jarri berria den baterien ekoizpenerako planta.
Erreportajea ondorengo esteken bitartez ikus daiteke:
Gaztelaniazko bertsioa:
http://teknopolis.elhuyar.eus/reportajes/5-claves-para-una-bateria-perfecta/
Euskarazko bertsioa:
http://teknopolis.elhuyar.eus/erreportaiak/bateria-perfektuaren-gakoak/