Imanol Landa UPV/EHUko Graduondoko Batzordeak ematen dituen Doktoregoko Sari Berezien irabazlea izan da, Zientzien alorrean. Imanolen doktorego-tesia, “Non-aqueous Li- and Na-O2 batteries: Study and analysis of electrochemical processes”, Idoia Ruiz de Larramendi Villanueva doktoreak zuzendu duena, Kimika Organikoa Sailaren bidez defendatu da.
2019ko ekainaren 28an egin zen bileran, UPV/EHUko Graduondoko Batzordeak Doktoregoko Sari Bereziak emateko proposamenak onartu zituen, epaimahaiek 2016/2017 ikasturterako aurkeztu zituztenen artean.