- 2025eko ekainean jaurtiko dute SpaceX-ren Falcon 9 suziria Cañaveral Lurmuturretik..
- Horrela erabili ahal izango ditu potentzia dentsitate handiko bateria modular berriak CIDETEC-en spin-offak. Horretarako, UARX Space-k eginiko OSSIE izeneko Orbita Transferentzia Ibilgailuaren (OTV) plataforma erabiliko da..
LANZO Batteries, CIDTECen spin-off berria, sektore aeroespazialarentzat diseinaturiko baterien teknologia berria erabiltzen hasiko da, 2025eko ekainean jaurtiko den suziri baten bidez. Bateriak back-up energia eskainiko dio egunean bost aldiz, eta hiru orbitatik behin aktibatuko da. Bateria UARX Spaceren Orbita Transferentzia Ibilgailuan (ingelesez, OTV) bidaiatzen ari den artean, misioa izango da bateriaren ezaugarri guztiak aztertzea.
Jesus Marcos LANZO Batterieseko CEO-ak esan duenez, «jaurtiketa honen bidez, LANZOren bateriak orbitan kualifikatuko ditugu, eta horrek fidagarritasuna emango die gure produktuei datozen espazio misioetarako». LANZOren bateriak UARX Space OSSIE enpresaren OSSIE OTV satelite plataforman integratuta bidaiatuko du. Plataforma hori hainbat esperimentutarako saiakuntza bankua da, eta perfektua da LANZOren potentzia dentsitate handiko bateria modular berrien eraginkortasuna frogatzeko.
Cañaveral lurmuturretik jaurtiko da, eta SpaceXren Falcon 9 suziria erabiliko da. Misioak 500-600 km-ko altuera hartuko du, eta gutxienez sei hilabetez egongo da orbitan; epe hori bi urtera arte luza liteke, emaitzen arabera. Orbitan dauden artean, bateriak eta baterien kudeaketarako sistema (BMS) monitorizatu egingo dira, espaziora zer moduz egokitzen diren ebaluatzeko.
«Oso pozik gaude LANZOrekin elkarlanean ari garelako. Gure OTVaren bidez sateliteak espazioan hedatzeko aukera eskaintzen dugu; horrez gain, espazioan heritagea lortu nahi duten produktuei, beraien bateriei kasu, orbitan baliozkotzeko zerbitzua eskaintzen diegu» adierazi zuen Federico Perazzo UARX Spaceko Business Development Managerrak.
LANZOren bateriek merkataritza osagaiak (COTS) erabiltzen dituzte; helburu nagusia da espazioko ingurumen baldintzetan errendimendua ez jaistea produktuaren balio bizitzan. Hala, sistemaren funtzionaltasuna eta fidagarritasuna frogatuko da, eta LANZO Batteriesek hegaldi elementuak segurtasunez mantentzeko duen gaitasuna azpimarratu.