In September ADT attended the record-breaking German Aerospace Congress (DLRK 2022) with over 650 attendees and 450 presentations to communicate the current state of loss-of-lubrication research in LUBGEAR. To get more information, visit our Poster (Link on Publications and Reports tab)
Energy Storage
From 1st of September, the LUBGEAR consortium is pleased to have Advanced Drivetrain Technologies (ADT) as new project partner. The Vienna based drivetrain expert ADT will participate in the evaluation and interpretation of gear-test results, provide an industry perspective on the utilization of the investigated surface technologies for gears in aircraft gearboxes and will coordinate the manufacturing of test articles. Additionally, ADT is leader of dissemination, exploitation and communication efforts to distribute the knowledge gained in LUBGEAR.
Bateriei buruzko Europako foro nagusiak 10.000 pertsona baino gehiago bildu zituen
CIDETEC Energy Storage-k ezin zuen galdu Europako baterien topagune nagusia: The Battery Show Europe. Ekainaren 28-30 egunen artean egin zen, Messe Stuttgart azoka-esparruan, eta 10.000 bisitari erakarri zituen. Bertan, bateriak garatzen eta mota guztietako sektoreetarako aplikazioak sortzen diharduten 500 erakusketari baino gehiago bildu ziren.
CIDETEC Energy Storage-k baterien inguruko ikerketaren eta garapenaren arloan duen eskaintza teknologiko osoa aurkeztu zuen. Aipagarrienak elektrolito solidozko baterietan egindako aurrerapausoak izan ziren, CIDETEC arlo horren abangoardian kokatzen baitute, bai eta bateriak modelatzeko Proteo softwarea ere, bateria eredu berriak garatzeko behar den denbora gutxitzeko eta kostuak hamarren batera murrizteko aukera ematen duena.
Ehunka bisitari hurbildu ziren CIDETEC Energy Storage-n standera. Horietako batzuk, munduko bateria-fabrikatzaile nagusiak ziren, eta jada harremanak egin ditugu haiekin, etorkizunean elkarlanean jarduteko. Aurten izandako arrakasta ikusita, CIDETEC Energy Storage 2023ko maiatzerako aurreikusten den hurrengo ediziorako prestatzen ari da.
Irizar Taldeak astearte honetan aurkeztu du bere CAPITAL proiektua: autobusaren eta hari lotutako azpiegituraren balio-katearen gaineko trebakuntza teknologikoa eta garapen industriala, zero emisioko irtenbideekin garraio sektorea deskarbonizatzeko. Ibilgailu Elektriko eta Konektatua (PERTE VEC) garatzeko Ekonomia Berreskuratu eta Eraldatzeko Proiektu Estrategikoaren laguntzak jasotzeko aukera izango du horrela.
Irizar Taldeak, 7 autonomia erkidegotako Estatuko beste enpresa batzuekin batera, 21 konpainiak osatutako partzuergoa osatzen dute, eta bazkideen % 61 ETEak dira.
`CAPITAL´ proiektuak zero emisioko garraio konektatuaren deskarbonizazioaren eta jasangarritasunaren aldeko apustua egiten du, autobus %100 elektrikoak nahiz hirian aplikazio desberdinak izan ditzaketen ibilgailu industrial elektrikoak sortuz, eta hidrogenoaren aldeko apustua ere aintzat hartzen du mugikortasun kolektiborako irtenbide gisa.
Irizar Taldea buru duen ‘CAPITAL’ proiektuak 63 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa egingo du ibilgailu iraunkorren belaunaldi berriarekin Espainia elektrifikatuagoa lortzeko proiektuetan, ibilgailu osoaren balio katea diseinu eta konponbide berriekin osatuko du eta funtsezko osagaientzako lankidetzak sustatuko ditu.
Horrela, Irizar Taldeak garraio sektorea deskarbonizatzeko konpromisoari eusten dio, emisiorik gabeko irtenbideak emanez, eta duela urte batzuk hasitako iraunkortasun apustua berretsiko duten alternatibak eskaintzen ditu.
Proiektuak Zabala Innovation-en aholkularitza eta koordinazio zerbitzuak izan ditu garapen prozesuan zehar, eta honako hauek osatzen dute: Irizar, Irizar E-Mobility, Jema Energy, Masats, Datik Información Inteligente, Internacional Hispacold, Iberdrola, Fundacion Cidetec, Edai Technical Unit, Ekide, Sisteplant, Construcciones Mecanicas Jose Lazpiur, Cayata, Epl Engineering, Polirrós, Electronica Falcon, Baleike, Mendiaraiz, Lis Data Solutions, Ingurumenaren Kideak Ingeniaritza, Owasys Advanced Wireless Devices.