Maiatzak 23-25, 2023
· ·
· ·
Maiatzak 23-25, 2023
CIDETEC Energy Storage-k ibilgailu astun horien bateriak garatzen egingo du lan. 750 km-ko autonomia izango dute, eta 2029an merkaturatu ahal izatea aurreikusten da.
Europar Batasunak gure errepideetako garraio-sarea elektrifikatzeko duen estrategiaren esparruaren barnean, EMPOWER (Eco-operated, Modular, highly efficient, and flexible multi-POWERtrain for long-haul heavy-duty vehicles) ikerketa-proiektu europarra abiatu da, eta bertan parte hartzen du CIDETEC Energy Storage-k. Datozen lau urteotan bi ibilgailu astun garatuko dira, malguak, modularrak eta eskalagarriak. Zero emisio dituen eta gutxienez 40 tona pisatzen dituen propultsio-sistema elektriko baten bidez mugituko dira ibilgailu horiek.
Kamioietako batek erregai-pila bidezko sistema bat edukiko du, eta 750 kilometroko autonomia izatera iritsiko da. Bestea baterien bidez soilik elikatuko da eta 400 kilometro egin ahal izango ditu karga bakarrarekin. Baterien bidezko kamioi elektrikoa eskualde-mailako banaketak egiteko dago pentsatuta; hidrogeno bidezkoa, aldiz, distantzia luzeetarako.
Bestalde, bi kamioien autonomia eta errendimendua bost erabilera-kasu desberdinetan frogatuko da, askotariko eszenatoki eta distantziekin, Europar Batasuneko estatu desberdinen mugen arteko ibilbideak barne. EMPOWER teknologia modularra eta eskalagarria VECTO 4, 5 eta 10 taldeetako ibilgailuetara transferi daiteke, eta, haren diseinuarekin, 2020ko erreferentziazko ohiko diesel kamioiaren ustiatze-kostua berdindu nahi da 2030. urterako. Produkzio-bolumena urteko 10.000 ibilgailu baino gehiago izango da.
Proiektuaren aurkezpen-ekitaldia duela gutxi egin zen, AIT (Austrian Institute Of Technology) institutuaren Vienako egoitzan. Proiektuko 14 bazkideen ordezkariak egon ziren bertan, baita CIDETEC Energy Storage ere. 18 milioi euro inguruko aurrekontuarekin, TRL 8 heldutasun-maila duten bi ibilgailu entregatu nahi dira 2026 amaieran, proiektua bukatzen denean. 2029an ibilgailuak merkaturatzen hasi ahal izatea aurreikusten da.
CIDETEC Energy Storage-k, bateriak garatzen aditua denez, honako hauetan egingo du ekarpena:
– Instalazioaren oreka mantentzeko laguntza teknikoa, bereziki bateriei dagokienez.
– CFD (Computational Fluid Dynamics) analisiaren bidez bateriak modelatzeko eta simulazioak egiteko laguntza teknikoa.
– Bateriaren erabilera hobetzera bideratutako BMS (bateria kudeatzeko sistema) funtzioak garatzea.
– Bateriekin entseguak egitea gelaxka, modulu eta battery pack mailan, bateria kudeatzeko sistema (BMS) barne, bai eta zahartzapenarekin eta HIL (hardware in the loop) konfigurazioarekin lotutako entseguak ere.
– Gidatzeko laguntzaren kontrola optimizatzea, gidatu bitartean bateriaren ustiapen optimoa lortzeko.
– Karga-eragiketen egokitasuna aztertzea, kostuari, funtzionamenduari eta eskuragarritasunari lehentasuna emanez.
– Kargatzeko eta gidatzeko estrategiei ekarpenak egitea, baterian epe ertain eta luzera izango dituen ondorioak kontuan hartuta.
Funding Frame:
Horizon Europe HORIZON-CL5-2022-D5-01-08: Modular multi-powertrain zero-emission systems for HDV (BEV and FCEV) for efficient and economic operation (2ZERO)
Europa ahalegin handia egiten ari da mugikortasun berriaren eta eraginkortasun energetikoaren eskakizunetara egokitzeko. Bateriak eskala handian fabrikatzeko gigafaktoria ugari beharko dira, baina premiazkoa da ere ekoizpen planta arinak eta moldagarriak izatea, eskala txikiagokoak, materialen teknologia berriak baliozkotzeko eta aplikazio espezifikoak dituzten azken produktuak sortzeko.
Bezeroen eskaria gero eta handiagoa denez, CIDEcell sortu du Europan baterien teknologiaren garapenean liderra den CIDETECek. Besteak beste, materialen fabrikatzaileentzat, teknologoentzat eta baterien fabrikatzaileentzat izango da bertako produkzioa, baita merkatu nitxoetako baterien aplikazioetarako ere. Spin-offak elektrodoak eta gelaxka pertsonalizatuak sortuko ditu, bezero bakoitzaren beharretara egokituta, eta zerbitzu arin eta malgua eskainiko du.
CIDEcellek teknologia zorro zabala merkaturatuko du, barne hartuta litio ioi, elektrolito solido, sodio ioi eta litio-sufrezko bateria aurreratuak eta ultrakondentsadoreak. Enpresa berriaren produktuek material berritzaileak erabiliko dituzte; horien artean, siliziozko anodoak edo nikel eduki handiko eta/edo kobaltorik gabeko katodoak. Gainera, ingurumenean eragin txikia duten elektrodoak egingo ditu konpainia berriak, ura oinarri duten prozesuen bidez, eta konposatu organikorik gabe.
Hasiera batean bost langile izango ditu, ekoizpena 10 MWh/urtera iritsiko da, eta 1-100 Ah-ko gelaxka ahalmena izango du. Hasieran, pouch formatuan fabrikatuko dira gelaxkak bezeroaren neurrira, hainbat tamainatan, baina urtebeteko epean dimentsio prismatiko eta zilindriko berriak eskaini nahi dira.
Enpresak dagoeneko baditu bezeroak, CIDETECek azken urteetan egindako merkataritza harremanen ondorioz.
CIDETEC Energy Storage enpresak battery-packen karakterizazioari eta modelatzeari buruz duen ezagutza eskainiko du sektorearen deskarbonizazioa lortzeko.
Industria guztietatik, garraio-industriak du erregai fosilekiko mendekotasunik handiena; izan ere, CO2-aren % 37 isurtzen du. Gainera, salgaien garraio komertzialaren sektoreak hurrengo urteetan hazkundea izatea espero da. Klima-beroketari aurre egiteko, Europar Batasunak CO2-aren isurtzerik gabeko ekonomia lortu nahi du 2050erako. Prozesu luze horretan, ikerketa-erakundeek, teknologia-enpresek eta fabrikatzaileek indarrak batu behar dituzte helburu komun hori lortzeko.
Prozesu horretan, NextETRUCKek zeregin aitzindaria izango du, eta salgaien garraiobide elektriko berritzaileak, merkeak eta lehiakorrak, hurrengo belaunaldikoak, garatzen lagunduko du. Ibilgailu elektrikoen energia-efizientzia hobetzea da proiektuaren helburua, merkatuko egungo estandarrak gutxienez % 10 handituz, karga-abiadura hobetuz eta negozio-eredu lehiakorra garatuz, azken erabiltzailearen eta merkatuaren onarpen-maila handitzeko, proiektuak proposatzen dituen soluzioei dagokienez. Klima-baldintzetara nola egokitu ere oso garrantzitsua izango da, eta bazkideek jorratu egin beharko dute alderdi hori, soluzioak negozio-eredu berrietara egokitzeko.
CIDETEC Energy Storagek eskarmentu handia du battery-packen karakterizazio eta modelatzearen arloko I+Gn, eta battery-packak funtsezko osagaiak dira ibilgailu elektrikoen propultsio-sistemetan. Simulazio- eta modelatze-jarduerak egiteko erabiliko da esperientzia hori.
Proiektuak benetako hiru kasu ebaluatuko ditu, emaitzen efikazia frogatzeko: bat Turkiakoa, beste bat Bartzelonakoa eta azkena Herbehereetakoa.
NextETRUCK partzuergoan, hauek dauder:
– Ibilgailuen fabrikatzaileak: Ford, IRIZAR, Tevva
– Osagaien fabrikatzaileak: AVL, PANION, JEMA
– Konektatutako ITS eta IoT zerbitzuak: DATIK, AVL
– Unibertsitateak, ikerketa teknologikoko erakundeak eta aholkularitza-enpresak: VUB, TNO, AIT, CERTH, Tecnalia, CIDETEC Energy Storage, CENEX
– Elkarteak: POLIS, ERTICO
NextETRUCK-ek Europar Batasuneko Horizon Europe ikerketa eta berrikuntza programaren finantzaketa jaso du 101056740 diru-laguntza hitzarmenaren araberan.
Eskuzaitzetan kokatutako egoitza berrian Gipuzkoaren hazkunde ekonomiko jasangarrirako estrategia bat sustatuko da, eta klima-aldaketaren aurkako lurraldeko politikak zentralizatuko dira.
Joan den martxoaren 17an ofizialki zabaldu zen Naturklima, Gipuzkoako Klima Aldaketaren Foru Fundazioaren egoitza. Passiv-house eraikuntza-estandarren arabera eraikitako Euskadiko lehen eraikina dago bertan. Inaugurazio-ekitaldian Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuari zentro honen garapenean lagundu dioten 120 kolaboratzailek baino gehiagok hartu zuten parte; izan ere, zentroaren xede nagusia klimaren erronka Gipuzkoan eraldaketa ekologiko bat egiteko aukera bihurtzea da.
CIDETECek Naturklimarekin elkarlanean jardungo du baterien ekosistema zirkular bat sortzeko, eta proiektu hori estrategikoa izango da Gipuzkoa erreferentzia bat izan dadin mugikortasun jasangarriari, ekonomia zirkularrari eta trantsizio energetikoari dagokienez. Bateria elektrikoak berreskuratzeko geroz eta eskari handiagoa dago mundu mailan, eta arlo horretan Gipuzkoa eragile lehiakor bihurtzea da proiektuaren asmoa. Horretarako, ikerketarako eta bateriak berreskuratzeko zentro txiki bat sortuko da, energia biltegiratzeko arazoari eta materia-eskasiari irtenbide bat emateko Gipuzkoan.
CIDETEC eta Naturklima lankidetzan ari dira dagoeneko, ezagutza zientifikoa, teknikoa eta kudeaketaren ingurukoa areagotzeko helburuarekin, Gipuzkoan bateriak birziklatzeko eta berrerabiltzeko balio-kate bat finka dadin, duela gutxi sinatutako lankidetza-hitzarmen bati esker.
Egon eguneratuta
Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.