Abenduaren 4an, CIDETECen bisitan izan zen CDTIko EBko Programen eta Lurralde Lankidetzaren Zuzendaritza.Juan Antonio Tébarrek eta Guillermo Álvarezek etorkizuneko Horizon Europe Esparru Programaren berrikuntzak azaldu zizkieten zentroaren ordezkariei eta zenbait enpresa laguntzailetako gonbidatuei.Azalpenaren ondoren, solasaldi ireki bat izan zen, non zenbait gai eta ikuspegi aztertu ziren; besteak beste, CIDETECeko Energia Metatzeko, Nanomedikuntzako eta Gainazalen Ingeniaritzako zentroen jarduera.
Korporatiboa
Los doctores Hans-Jurgen Grande y Ramón Tena figuran en la lista de veintiún investigadores que el 21 de noviembre fueron homenajeados en reconocimiento a su labor en el marco de la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Investigación.
El acto, impulsado por el Departamento de Desarrollo Económico e Infraestructuras, estuvo presidido por el Lehendakari Iñigo Urkullu y en el mismo se entregó a cada uno de los homenajeados un diploma en reconocimiento a la labor realizada en los últimos años en el desempeño de sus funciones dentro de los Centros Tecnológicos y los CICs.
La agenda del acto incluyó un encuentro con el Lehendakari, la consejera Arantxa Tapia y la viceconsejera Estibaliz Hernaez, en el transcurso del cual el Lehendakari afirmó: “Los centros en los que trabajáis están mejorando mucho sus resultados en este tiempo, generando proyectos de I+D+i de mayor calidad y poniendo en práctica una mayor colaboración efectiva entre diferentes agentes. Y no lo dice sólo el Gobierno, las empresas también están viviendo en primera persona este cambio”.
Instalazio berri horiek martxan jarrita, indartu egin du CIDETECek gainazalen ingeniaritzaren berrikuntzan eta garapenean duen aitzindari-posizioa.
Uztailaren 19an inauguratu ziren ofizialki CIDETEC Surface Engineeringen instalazio berriak, Miramoneko Zientzia eta Teknologia Parkean. Eusko Jaurlaritzaren lehendakaria, Iñigo Urkullu, izan zuen buru ekitaldiak, non beste zenbait agintari eta enpresari ere izan baitziren: Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua; Markel Olano Arrese, Gipuzkoako diputatu nagusia; Ainhoa Aizpuru, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako foru-diputatua, eta Eduardo Junkera eta Javier Rodríguez, CIDETECeko presidentea eta zuzendari nagusia, hurrenez hurren.
Instalazioak bertatik bertara ikusi zituzten agintariek inaugurazio-egunean. Goi-mailako tresneriaz hornitua dago lantegi berria; polimero eta konposite aurreratuak sintetizatu, karakterizatu eta prozesatzeko ekipamendua du, eta gainazalak aztertu, karakterizatu eta tratatzeko erabat ekipatutako laborategiak.
“2015aren amaiera aldera erabaki genuen gure esfortzuak batu behar genituela etorkizunerako; gehiago espezializatu, arriskatu, lehiatu behar genuela, hartara gure ekarpena ere handiagoa izan dadin”, esan zuen CIDETECeko zuzendari nagusiak. “Bilakaera-prozesu horretan, gidari izan ditugu Eusko Jaurlaritzaren berrikuntza- eta teknologia-politikak eta, aukera honetaz baliatuz, haiekin guztiz bat gatozela adierazten dut”.
Ekitaldiaren oroigarri, plaka bat erakutsi zen saioaren amaieran. Han ziren CIDETECeko patronatuko erakundeetako kideak, euskal enpresari-elkarte eta -erakundeetakoak, eta CIDETCek lan egiten duen sektore industrialetako enpresa nagusietakoak.
Eduardo Junkera, CIDETECeko lehendakaria, eta Javier Rodríguez, CIDETECeko zuzendaria, Repsoleko lehendakari Antonio Brufaurekin eta Petronorreko lehendakari Emiliano López Atxurrarekin bildu ziren, ekainaren 14an, segimendua egiteko mugikortasun elektrikoak gaur egun dituen mugak minimizatzeko edo ezabatzeko teknologiak garatzeko erakunde horiek duten lankidetza-hitzarmenari.Lan horren ardatz nagusia hau da: antzeko pisua eta neurria duen bateria batekin autonomia areagotzeko energia espezifikoa eta dentsitate egokia lortzea.
Mugikortasun elektrikoa garatzen eta hura hobeto zabaltzen laguntzeko teknologiak sustatzea eta garatzea da lankidetzaren helburu nagusia.Horretarako, nabarmen hobetu nahi dira gaur egungo bateriak, baita harago jo ere eta, adibidez, biltegiratze-teknologia iraultzaileak garatu.
Petronor instalazioetan egin zen bilera. Erakunde hori CIDETECen patronatuko kidea da ekainaren 1etik.
CIDETEC Fundazioaren gobernu-organo nagusia sendotu egin da, orain arte zituen zortzi patronoez gainera (Irizar, Egile, Iberdrola, Maier, Mugape, Euskal Herriko Unibertsitatea, BIC Gipuzkoa eta Gipuzkoako Foru Aldundia) beste bi patrono sartuta.
Patrono berrien izaerak sendotu egiten du patronatuaren ahalmena. Hala, osatu egiten da instituzioen presentzia eta eragile industrial handiek CIDETECen proiektu korporatiboarekin duten konpromisoa. Alde horretatik, nabarmentzekoa da patronatuan dauden entitateak goren mailakoak direla energiaren sorkuntzan eta banaketaren arloan, automobilgintzako osagaien fabrikazioan eta aeroespazioko industrian.