11 | 07 | 2018

CIDETEC Surface Engineering-ek Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa (UAB) bisitatu du

Surface Engineering

Ekainaren 14an, CIDETEC Surface Engineering bisitan izan zen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (UAB); zehazki, Jordi Sort irakaslea buru duen Group of Smart Nanoengineered Materials, Nanomechanics and Nanomagnetism-i egin zion bisita.

Bi erakundeek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute berriki, biek lantzen dituzten gaiei buruzko proiektu berriak elkarrekin garatzeko, eta testuinguru horren barruan egin da bilera.Aipatzekoa da UAB (Jordi Sort irakaslea eta Eva Pellicer doktorea) CIDETEC Surface Engineering-eko ikertzaileen gainazalen ingeniaritzarekin lotutako gai batzuei buruzko bi tesiren zuzendarietako bat dela.

Topaketan, bi erakundeek elkarrekin dituzten jardueren egoera aztertu zen.Amaieran, UABko instalazioak bisitatu zituzten, eta, besteak beste, propietate magnetikoak karakterizatzeko eta metodo fisiko bidezko estaldura-jalkitzeetarako erositako ekipamendu berria ikusi zuten.

Azken urteetan elkarrekin egindako ekimenen ondorioz, bi erakundeen arteko harremana bikaina da. Bisita honek harreman hori sendotzen jarraitzeko balio izan du.

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.