30 | 06 | 2023

CIDETEC partaide den bi PERTE VEC proiektuek aurrera jarraitzen dute elektrifikaziorantz: ‘Future: Fast Forward’ eta ‘CAPITAL’

Energy Storage

CIDETEC lanean ari da buru-belarri ibilgailu elektriko eta konektatuaren eraldaketa ekonomikoa xede duen programan

Ibilgailu Elektriko eta Konektatuaren (VEC, gaztelaniazko akronimoa) Berreskuratze eta Eraldaketa Ekonomikorako Proiektu Estrategikoak (PERTE), lankidetza publiko-pribatuan oinarritua, helburutzat du ekosistema bat sortzea sarera konektatutako ibilgailu elektrikoak garatzeko eta fabrikatzeko, eta elektromugikortasunaren Europako Hub bihurtu nahi du Espainia. CIDETEC, baterien garapenean 25 urtetik gorako esperientzia duen zentro gisa, bazkide estrategikoa da bi proiektutan.

Lehenengoa, Future: Fast Forward izenekoa, Espainiako historiako proiektu handiena da eta 10.000 milioi euro mobilizatu nahi ditu. Volkswagen Taldea eta SEAT SA buru izanik, mugikortasun elektrikoan liderra izango den hub edo gune bihurtu nahi du Espainia. CIDETECek bere ezagutza jarriko du egitasmoan, egoera solidoko bateria berritzaile eta seguruak sortzeko, energia-dentsitate handiago, ziklabilitate hobeago, kostu txikiago eta ingurumen-inpaktu txikiagoarekin. Horri esker, trantsizio ekologikorako oinarriak ezarriko dira Espainian.

Bigarrena, CAPITAL proiektua (‘CAPacitación tecnológica y desarrollo Industrial de la cadena de valor del autobús e infraestructura asociada para la descarbonización del sector de Transporte con soluciones cero emisiones’), Irizar Taldeak koordinatzen duena. 63 milioi euro baino gehiagoko inbertsioarekin, apustu egiten du zero emisioko garraio konektatuaren deskarbonizazioaren eta jasangarritasunaren alde, % 100 elektrikoak izango diren autobus edo ibilgailu industrialak sortuta, kontuan hartuz ere hidrogenoaren aukera mugikortasun kolektiborako irtenbide gisa. CIDETECen eginkizuna izango da IRIZAR E-MOBILITYren bateria-gama zabaltzen laguntzea, bateria-belaunaldi berriaren inguruko ikerketaren eta garapenaren bitartez, etorkizuneko battery-pack-ak definituta, efizientzian, energia-dentsitatean, pisuan eta ziklabilitatean egokituak autobus berrien premia teknikoetara.  

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.