28 | 09 | 2022

CIDETEC El Hormiguero programara joan zen ongi pasatzera

Surface Engineering

Telebista-programak esperimentu bat egin zuen zentroak garatutako material autokonpongarriarekin

CIDETEC Surface Engineering Antena 3 katean prime time ordu-tartean ematen den El Hormiguero programa ospetsura joan zen irailaren 27an. CIDETEC-ek garatutako polimero autokonpongarriarekin egindako pieza batzuk izan ziren Marron-ek zuzendutako zientzia-atalaren ardatz nagusia. Esperimentu bat egin zuten Jaimie Lee Curtis nazioarteko aktorearen aurrean.

 

Materialari 3R esaten zaio, konpongarria, birprozesagarria eta birziklagarria delako; izan ere, 24 orduren buruan guztiz berreskuratzen du hasierako erresistentzia-maila. Bi ordutan erresistentziaren % 80 berreskuratzen du, baina, segundo gutxi batzuetan, zatitu eta konpondutako bi zatien arteko heltze-maila oso handia da, Pablo Motos-ek zuzendutako programan frogatu zen moduan.

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.