18 | 11 | 2016

CIDETEC-ek, RECYSITE : konposatu berdeen sorta berria, egitasmoan parte hartu du.

Corporativo

RECYSITE egitasmoaren helburua, bioerretxin eta zuntz naturaletan oinarrituriko konposatu berde guztiz birziklagarri eta berrerabilgarriak ekoiztea da.

Europako sektore estrategikoek (garraioa eta eraikuntza), material jasangarriagoak behar dituzte eta, bai birziklagarritasun nahiz bizitza erabilgarriaren amaieraren inguruko europar arautegia bete behar dituzte. Gainera, ekoizpenean sortutako hondakinak birziklagarriak izango dira, (hondakinen %30). Bi sektore hauek dira aipaturiko material konposatu hauen kontsumitzaile nagusiak, (%69) eta sortzen dituzten hondakinak, kasurik hoberenean, errefortzu materiala berreskuratzeko errausten dira, beraz ingurumen arazo bat sortuz. Honela, Europako gobernuek, industriek eta azken erabiltzaileek irtenbide jasangarriagoak eta errentagarriagoak ez ezik ingurumenari begirune handiagoa diotenak eskatzen dituzte. 
Arazo honen aurrean, RECYSITE partzuergoak irtenbide bat proposatzen du, bi sektore ezberdinen errekurtso naturaletatik lortu eta guztiz birziklagarri diren biokonposatu berrien balioztatzearen bidez. Eta ez balioztatzeko soilik, honetaz gain baita emaitzen transferigarritasuna egiaztatzeko ere. Garraioa (hoztutako kaxa trukagarriak) eta eraikuntza (fatxadako horma modularra) hautatu dira, ekonomian eragin gehien duten europar sektoreetako bi baitira, izan ere, Europako BPG eta lanpostuen % 15 baino handiago izanik. 
Life egitasmoak, Europako lau herrialde ezberdinetako zazpi kide biltzen ditu, CENTEXBEL (Belgikako Ehungintzarako zentro zientifiko eta teknikoa) erakundeak koordinaturik. Egitasmoak, 36 hilabeteetako elkarlanerako 2 milioi euroko aurrekontua du. Partzuergoko beste kideak ondorengoak dira: LAZELOISE (BE), AVANTIUM (NL), CNRS (FR), CIDETEC (ES), AITIIP (ES) y SISPRA (ES). 
Life programa, ingurumen eta klima ekintzetarako EB-ko finantzaketa tresna da, eta bere helburu nagusia EB-ko ingurumen eta klima legedia nahiz politikaren aplikazio, eguneratze eta garapenean laguntzea da, honetarako, Europako balio erantsia duten egitasmoen finantzaketan parte hartuz. 

Lotutako albisteak

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.