28 | 11 | 2019

Aratz Genuak ECOXY proiektuaren aurrerapenak aurkeztu zituen “II Plastic Congress. S3: Safe, Smart and Sustainable” biltzarrean

Surface Engineering

Aittip eta Plastipolis zentroek antolatu dute “II Plastic Congress. S3: Safe, Smart and Sustainable” biltzarra eta iragan azaroaren 6an egin zen, Zaragozako CaixaForum-en. Biltzarrak jarraipena eman dio Plastipolis-ek aurrez Parisen egindakoari, eta urtero errepika dadila aurreikusten da.

Biltzarrean plastiko seguru, adimendun eta jasangarrien alorreko hainbat gai landu ziren; besteak beste, material bioplastikoen ekoizpenari, halako materialez egindako produktuei, plastiko adimendunei, plastikoen bizitza-amaieraren osteko tratamenduari eta ekonomia zirkularrari buruz hitz egin zen.

CIDETEC Surface Engineering-en bi ordezkari izan ziren ekitaldian: Elena Jubete eta Aratz Genua. Azken horrek, gainera, biltzarrean esku hartu zuen, “Repairable, Reprocessable and Recyclable Bio-based Composites” izeneko aurkezpena eginez, Cidetec-ek koordinatzen duen ECOXY Europako proiektuan zer lan egiten ari den jendarteratzeko. Proiektu horrek argi erakusten du nola, 3R funtzionaltasunei esker, zuntz-matrizearen delaminazioa eta matrizearen mikrohausturak konpon daitezkeen, baita laminatu onduak berriz prozesatu ere, erabili ohi diren gogortzaileak gogortzaile dinamikoekin ordezkatzeko erretxina-formulazio berriak erabilita. Orobat, beste funtzionaltasun gehigarri batzuk ere ahalbidetzen ditu: adibidez, suaren aurkako propietateak ematen dizkio 3R erretxinari eta bere kabuz konpontzen laguntzen die zuntzei.

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.