Otsailaren 18an, ALMAGRID, Sareko aplikazioetarako energia biltegiratzeko teknologia aurreratuen integrazioa, merkaturatzeko bilera egin zen CIDETECeko instalazioetan. Ekitaldian, erakundea osatzen duten entitate guztien ordezkariak izan ziren.
CDTIk Cervera Bikaintasun Sare gisa aintzat hartutako ekimena da ALMAGRID eta Energiaren sektorean bikaintasun eta espezializazio maila altua duten ikerketa teknologikoko lau zentroren inguruan egituratzen da. Zentro horiek CIDETEC Energy Storage (koordinatzailea), Tekniker, ITE eta Circe dira.
ALMAGRID ekimenaren helburua da zentro teknologikoen arteko lankidetza-esparru egonkor bat osatzea eta jarduera-plan bat egitea, sare elektrikoan energia berriztagarria sortzeko teknologien integrazio masiboko beharrei erantzuna emango dieten biltegiratze-sistema aurreratuak garatzeko. Lankidetza-plan estrategiko baten bitartez, ALMAGRIDek are gehiago trebatu nahi ditu lau zentroak, bikaintasun indibidualeko hasierako egoera batetik eginahal koordinatuko egoera batera eboluzionatzeko eta bikaintasuna sendotzeko. Modu horretan, sortutako emaitzek inpaktu handiagoa izango dute eta sarea sektoreko erreferente gisa kokatuko da.
ALMAGRID esparruan elkarlanean, zentro parte-hartzaileek hobeto ulertuko dituzte potentzialtasun, erabilera-kasu eta merkatu-hobi ezberdinak, zeinetan biltegiratze-teknologiek inpaktu potentzial handiagoa edo txikiagoa izan dezaketen beren ezaugarrien arabera.
Testuinguru horretan, CERVERA tresnak aukera bikaina eskaintzen du lau entitateen artean lankidetza-esparru bat ezartzeko eta orain arte zentro bakoitzak bakarka egindako jarduera baliatuta, sinergiak sortzeko eta jardueraren inpaktu industriala nabarmen hobetzeko. Eta hori guztia, goiburu honen pean: “Elkarrekin gehiago eta hobeto egiten dugu, eta urrunago iritsiko gara”.