04 | 04 | 2023

Zero isurtzeko salgai-garraioa, NextETRUCK proiektuaren helburua

Energy Storage

CIDETEC Energy Storage enpresak battery-packen karakterizazioari eta modelatzeari buruz duen ezagutza eskainiko du sektorearen deskarbonizazioa lortzeko.

Industria guztietatik, garraio-industriak du erregai fosilekiko mendekotasunik handiena; izan ere, CO2-aren % 37 isurtzen du. Gainera, salgaien garraio komertzialaren sektoreak hurrengo urteetan hazkundea izatea espero da. Klima-beroketari aurre egiteko, Europar Batasunak CO2-aren isurtzerik gabeko ekonomia lortu nahi du 2050erako. Prozesu luze horretan, ikerketa-erakundeek, teknologia-enpresek eta fabrikatzaileek indarrak batu behar dituzte helburu komun hori lortzeko.

Prozesu horretan, NextETRUCKek zeregin aitzindaria izango du, eta salgaien garraiobide elektriko berritzaileak, merkeak eta lehiakorrak, hurrengo belaunaldikoak, garatzen lagunduko du. Ibilgailu elektrikoen energia-efizientzia hobetzea da proiektuaren helburua, merkatuko egungo estandarrak gutxienez % 10 handituz, karga-abiadura hobetuz eta negozio-eredu lehiakorra garatuz, azken erabiltzailearen eta merkatuaren onarpen-maila handitzeko, proiektuak proposatzen dituen soluzioei dagokienez. Klima-baldintzetara nola egokitu ere oso garrantzitsua izango da, eta bazkideek jorratu egin beharko dute alderdi hori, soluzioak negozio-eredu berrietara egokitzeko.

CIDETEC Energy Storagek eskarmentu handia du battery-packen karakterizazio eta modelatzearen arloko I+Gn, eta battery-packak funtsezko osagaiak dira ibilgailu elektrikoen propultsio-sistemetan. Simulazio- eta modelatze-jarduerak egiteko erabiliko da esperientzia hori.

Proiektuak benetako hiru kasu ebaluatuko ditu, emaitzen efikazia frogatzeko: bat Turkiakoa, beste bat Bartzelonakoa eta azkena Herbehereetakoa.

NextETRUCK partzuergoan, hauek dauder:
– Ibilgailuen fabrikatzaileak: Ford, IRIZAR, Tevva
– Osagaien fabrikatzaileak: AVL, PANION, JEMA
– Konektatutako ITS eta IoT zerbitzuak: DATIK, AVL
– Unibertsitateak, ikerketa teknologikoko erakundeak eta aholkularitza-enpresak: VUB, TNO, AIT, CERTH, Tecnalia, CIDETEC Energy Storage, CENEX
– Elkarteak: POLIS, ERTICO

NextETRUCK-ek Europar Batasuneko Horizon Europe ikerketa eta berrikuntza programaren finantzaketa jaso du 101056740 diru-laguntza hitzarmenaren araberan.

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.