24 | 07 | 2015

XI. CIDETEC Sariak 2014, elektrokimikako bikaintasuna saritu dute

Korporatiboa

ENRIQUE BRILLAS COSO eta ÁLVARO COLINA SANTAMARÍA, XI. CIDETEC Sarien irabazleek, jaso zituzten saria eta diploma-ziurtagiriak

Sari emate ekitaldia “Elektrokimikan espezializaturiko RSEQ-eko Taldearen XXXVI. Bilera”-ren baitan izan zen, Vigon ospatua joan den uztailaren 13tik 15ra.

 

ENRIQUE BRILLAS COSO, Bartzelonako Unibertsitatean Kimika Fisikan katedratikoa denak, CIDETEC 2014 sariaren 6.000 euroak, garaikurra eta diploma-ziurtagiria jaso zituen “Jarduera Zientifikoa” deritzon kategorian.

 

Bestetik, “Elektrokimikako Ikerketa Zientifikoa” saileko CIDETEC 2014 Saria, 4.000 euroko kopurukoa,garaikurra eta diploma-ziurtagiria, Burgoseko Unibertsitateko Analisi Instrumentaleko ikerketa taldeak aurkeztutako ikerketari emandakoa, ÁLVARO COLINA SANTAMARÍA irakasleak jaso zuen taldearen ordezkaritzan.

 

CIDETEC sariak Espainiako elektrokimikan bikaintasunaren erreferente bihurtu dira, eta Elektrokimikan espezializaturiko RSEQ-eko taldearen ezaugarri.

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.