CIDETEC Surface Engineering-ek UNLOCK proiektuaren lehenengo bilkura presentziala antolatu zuen joan den maiatzean, proiektu horren helburua izanik plastiko biodegradagarriak lortzea hegazti hondakinetako lumetatik, nekazaritzan erabiltzeko.
Egitasmoak iraungo dituen lau urteetatik bat igaro den honetan, CIDETEC Surface Engineering-en koordinaziopean (non 7 nazionalitatetako 15 bazkidek parte hartzen duten), aztertu egin da zertan egin den aurrera eta hurrengo urratsak zehaztu dira, nekazaritzako elikagaien sektorean ekonomia jasangarri bat indartuko duen balio kate berritzaile bat sortze aldera.
Proiektuan sortutako material bio-oinarrituak egokitu egingo dira sektorearen beharretara, lau produktu sortuta nekazaritzan erabiltzeko: baso erretiluak eta hazitokiak, ehunak ez diren geotestilak, film barrubigunak eta apar hidroponikoak. Gainera, espero da lumaren keratinak beste abantaila batzuk ematea produktuaren balio bizitzaren amaieran: hots, keratinan oinarritutako materialek zero hondakin sortzea eta haien biodegradagarritasuna lortzea.
Urte honetan, proiektuaren ardatz nagusiak izan dira sakon aztertzea hegazti sektorea, Europan luma hondakinak lortzeko aukera zehazteko, hondakin kantitate handienak sortzen dituzten eskualdeen mapaketa, eta gaur egun erabiltzen diren kudeaketa praktikak. Gainera, martxan jarri dira hainbat luma tratamendu, material hori erabiltzeko plastiko biodegradagarrietan, eta biodegradagarritasuna probatzeko lehen laborategi prototipoak prestatu dira. Lehenengo emaitzek agerian utzi dute tratatutako lumari lotutako biodegradagarritasunaren efektu indartzailea.