16 | 10 | 2019

U-CROSS proiektu europarra martxan da

Urriaren 10ean, CIDETECek U-CROSS proiektuaren bilera egin zuen, Parisko Dassault Aviation-en instalazioetan.

U-CROSS proiektua, “Early detection and progress monitoring and prediction of corrosion in aeronautic Al alloys through calibrated Ultrasonic CorROSion Sensors application” izenekoa, H2020-Clean Sky 2 programaren barruan dago eta hiru urteko iraupena dauka.

U-CROSS proiektuaren xede nagusia korrosioaren sentsore ultrasonikoak diseinatzea, garatzea eta aplikatzea da, korrosioa monitorizatzeko pasiboa (soinu-igorpena) eta aktiboa (azterketa pultsu-eko ultrasonikoa) konbinatzearen bidez. Modu horretan, korrosio lokalizatuaren hasietako etapak denbora errealean detekta daitezke eta kalteak denboran zehar monitorizatu.

CIDETEC Surface Engineering-en izenean Jorge Rodríguez eta Jesús Manuel Vega bertaratu ziren bilerara.

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.