09 | 11 | 2018

Txileko Atacamako gatz-lautadan litioa erauzteko dagoen instalazioa bisitatzen

Surface Engineering

Hego Amerikako lurralde zabal bat hartzen du “litioaren triangelua” deritzonak (Txileko iparraldea, Boliviako hegoaldea eta Argentinako ipar-mendebaldea), eta hango gatzunetan dago munduko litio-erreserbaren % 70, gutxi gorabehera.Eremu horretan daude Uyuniko gatz-lautada (Bolivia) eta Atacamakoa (Txile, Antofagastako eskualdea).

Litioari, Mineral Industrialei eta Energiari buruzko Nazioarteko Konferentzia (IWLiME 2018) bildu da Txileko Santiagon aurtengo urriaren 1etik 3ra. Topaketan izan ziren gonbidatuetatik talde txiki batek aukera izan zuen Atacamako gatz-lautadako litioa erauzteko instalazioa ikusteko, konferentziaren babesle ALBEMARLE konpainiak gonbidatuta. Bisitarien artean zen Oscar Miguel CIDETEC Energy Storageko zuzendaria.

Bisitariek bertatik bertara jaso zuten konpainia garatzen eta ezartzen ari den prozesuaren eta hobekuntzen berri. Instalazioko zuzendari gerentea, Hernán Cáceres Egaña, aritu zen azalpenak ematen.Ondoren, bisitaldiari ekin zioten, enpresako zenbait teknikarik lagundurik, eta in situ jaso zituzten prozesuaren gaineko zenbait xehetasun.

Eskerrak ematen dizkiogu, lerro hauen bidez, ALBEMARLEri, bisitaldia egiteko jarri zizkigun erraztasun guztiengatik, eta Antofagastako Unibertsitateko Mario Grágeda irakasleari, konferentzian eta bisitaldian parte hartzera gonbidatzeagatik.

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.