11 | 04 | 2018

Transport Research Arena 2018 batzarrean izango da CIDETEC Energy Storage

Energy Storage

Hurrengo apirilaren 16an eta 17an, TRA 2018 batzar ezaguna egingo da Vienan, Europar Batasunaren eta sektoreko Europako plataforma teknologiko nagusien (ERTRAC, adibidez) laguntzarekin.TRA foroa bi urtez behin egiten da, eta industria, ikerketa eta garraioaren arloan aktibo dauden agintari publikoak elkartzen dira.Arlo horretan indarrean dauden erronka nagusiekin bat etorriz, edizio honetako gai nagusiak hauek izango dira: digitalizazioa, karbonogabetzea eta mugikortasun-eredu berriak.

CIDETEC Energy Storage-ek lehenengo aldiz hartuko du parte ekitaldi horretan, eta, gainera, bere parte-hartzea handia izango da:titular edo egilekide gisa jardungo du osoko hiru aurkezpenetan, bost posterretan eta hiru standetan.Bestalde, baterien teknologiei buruzko lantegi paralelo bat egingo da, arlo horretako Europako hiru proiektuk elkarlanean antolatuta: Five VB, Spicy eta eCaiman. Cidetecek partaidetza du azken bietan.

Erakusketari dagokionez, nabarmentzekoa da Cidetecek Europako Batzordearen standari egingo dion ekarpena, zeina proiektuen emaitzen berri emateko foro gisa sortu baita. Spicy eta eCaiman proiektuen esparruan —non Cidetecek parte hartzen duen— garatutako bateria-moduluen piezen, elektrodoen eta zelulen laginak erakutsiko dira.Bestalde, EGVIAren (European Green Vehicles Initiative Association) standean, berriki martxan jarri den IModBatt proiektuari buruzko informazioa banatuko da. Automobilgintzarako bateria-paketeen teknologia aurreratuei buruzko proiektua da, eta CIDETEC Energy Storage izan du koordinatzaile.

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.