18 | 06 | 2018

Repsolek, Petronorrek eta Cidetecek sendotu egin dute mugikortasun elektrikoaren alde batera jarduteko asmoa

Korporatiboa

Eduardo Junkera, CIDETECeko lehendakaria, eta Javier Rodríguez, CIDETECeko zuzendaria, Repsoleko lehendakari Antonio Brufaurekin eta Petronorreko lehendakari Emiliano López Atxurrarekin bildu ziren, ekainaren 14an, segimendua egiteko mugikortasun elektrikoak gaur egun dituen mugak minimizatzeko edo ezabatzeko teknologiak garatzeko erakunde horiek duten lankidetza-hitzarmenari.Lan horren ardatz nagusia hau da: antzeko pisua eta neurria duen bateria batekin autonomia areagotzeko energia espezifikoa eta dentsitate egokia lortzea.

Mugikortasun elektrikoa garatzen eta hura hobeto zabaltzen laguntzeko teknologiak sustatzea eta garatzea da lankidetzaren helburu nagusia.Horretarako, nabarmen hobetu nahi dira gaur egungo bateriak, baita harago jo ere eta, adibidez, biltegiratze-teknologia iraultzaileak garatu.

Petronor instalazioetan egin zen bilera. Erakunde hori CIDETECen patronatuko kidea da ekainaren 1etik.

Lotutako albisteak

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.