Tools4TestingH2

Surface Engineering
Hidrogenoak materialetan eragindako hauskortasunari lotutako ERRENTAGARRITASUN PROBAK egiteko TRESNEN garapena, material horiek H2 gasa biltegiratzeko eta banatzeko osagai metalikoetan erabiltzeko.

Europar Batasunak % 55 murriztu nahi ditu berotegi efektuko gasen emisioak 2030erako, eta neutraltasuna lortu 2050erako. Hidrogeno berdea zabalago erabiltzeak nabarmen lagunduko luke helburu horiek lortzen, baina gas hori eskala handian biltegiratze eta garraiatzeko sistema seguru eta errentagarriak lorreko erronkak indarrean dirau. Kontuan hartzen ari diren aukeretako bat da presiopeko gas moduan egitea tankeak eta gasbideak erabiliz; izan ere, gas naturala garraiatzeko eta biltegiratzeko dagoen azpiegitura ustiatu ahal izango litzateke, hidrogenoaren ezaugarrietara egokitzeko aldaketa batzuk egiten badira. Hala ere, azken urteetan aurrerapenak egin diren arren, ez dago akordiorik hidrogenoa modu seguruan garraiatzeko material egokiei buruz, hidrogenoa kostu txikian ekoizten duten eskualdeetatik hidrogenoa eskatzen duten eskualdeetara, edo gasa behar den eskalan biltegiratzea bermatzeko, erabiliko den lekutik gertu, eta segurtasunez. Hidrogenoak material metalikoetan duen efektu ezagunaren ondorioz sortzen dira segurtasun arazoak, hidrogenoak eragindako hauskortasun fenomenoa dela eta. Fenomeno horrek tentsio bidezko pitzadurak eragiten ditu, beste kalte batzuen artean.
Tools4TestingH2 enpresak tresna digitalak eta hardwarekoak garatuko ditu hidrogenoa biltegiratzeko eta banatzeko materialak eta osagaiak probatu eta ikuskatzeko. Hutsegiteen eta kalteen denbora aurreikusteko programa informatiko bati esker, material berriak azkar balidatu ahal izango dira, eta material horiek modu fidagarrian eta eraginkorrean erabiliko dira hautatutako azpiegituretan, kostuen arabera; gainera, metodologia ez-suntsitzaileak ezarriko dira hidrogenoak eragindako hauskortasuna goiz detektatu eta zaintzeko. Horrek guztiak Europan hidrogenoa biltegiratzeko, hornitzeko eta banatzeko azpiegitura segurua eta eraginkorra ezartzen lagunduko du, eta, aldi berean, EBren jasangarritasun helburuak betetzen lagunduko du.
Jarraian, bazkide bakoitzaren ekarpena deskribatu da:

  • DESIGN, BUSINESS VERIFICATION SERVICES, SL da proiektuaren koordinatzailea, eta mantentze prozedurak garatuko ditu H2 gasaren biltegiratze eta banaketa osagaietarako.
  • HEREONek hidrogenoak eragindako hauskortasuna iragartzeko eredu bat garatuko du hidrogenoa biltegiratzeko eta banatzeko osagaietan erabiltzen diren hainbat materialetarako.
  • NUROMEDIAk datuak kudeatzeko sistema bat sortuko du grafikoetan oinarrituta, eta hartan, datu esperimentalak praktikan jarriko dira.
  • TECNITESTek teknika ez-suntsitzaileak garatuko ditu, hidrogenoaren xurgapenaren ondorioz materialetan gertatzen diren eraldaketak monitorizatzeko eta detektatzeko.

CIDETEC-en ekarpena:

CIDETEC Surface Engineering-ek materialetan duen esperientzia zabala erabiliko du hidrogenoarekin lotutako aplikazioetarako, laginen zehaztapenen definizioan eta frogapen proben sistemaren fabrikazioan parte hartzeko. Sistema hori CIDETECenen instalazioetan mihiztatuko da. CIDETECek HPBko lagin estaliak ere emango ditu, proben datuak sortuko ditu eta post-mortem analisia egingo du. Azkenik, CIDETEC Surface Engineering-ek teknika ez-suntsitzaileak ebaluatzen lagunduko du, eta proiektua koordinatzen lagunduko du.

Logo

Hasiera: 01 | 07 | 2024

Amaiera: 31 | 12 | 2026

Aurrekontua: 2.046.521 €

Partners

Finantzatzaile

Logo FinanciadorLogo Financiador

Sektoreak

  • Energia

Arlo teknologikoak

  • Hidrogenoaren produkzioa, garraioa, biltegia eta erabilpena
  • Saiakuntzak eta karakterizazioa

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.