SURPASS

Surface Engineering
Safe-sUstainable- and Recyclable- by design Polymeric systems- A guidance towards next generation of plasticS. Plastikoen hurrengo belaunaldirako gida.

Proiektua:

SURPASS da 42 hilabeteko iraupena duen proiektu bat, Horizon-CL4-2021-Resilience-01 deialdiaren barruan, helburu nagusitzat duena lider izatea diseinu bidezko material polimeriko seguruago, jasangarriago eta birziklagarriagoetaranzko (SSRbD) trantsizioan.

Hondakin plastikoak gainezka egiten ari dira gure planetan, mendeak behar dituztelako deskonposatzeko. Substantzia lixibiatuek eragindako alterazio endokrinoaren arriskua, lurraren, airearen eta uraren kutsadura gero eta handiagoa, berotegi efektuko gasen emisioak… hondakin plastikoek osasun publikoan eta ingurumenean duten efektu kaltegarrietako batzuk baino ez dira. Hala ere, Europan jasotako hondakin plastikoen % 70 zabortegira doaz edo erre egiten dira.

Hori dela-eta, SURPASS partzuergoaren xedeak dira:
– SSRbD alternatibak garatzea potentzialki arriskutsuak izango den aditiborik erabili gabe, industria-ikuspegitik esanguratsuak diren kasu-azterketen bidez (TRL3-5), Europan plastikoen eskaeraren % 70 hartzen duten hiru sektoreentzat (eraikuntza, garraioa eta ontziratzea).
– Birprozesamendu-teknologiak optimizatzea, SSRbD sistema berrietara egokituta, birziklagarritasun-helburu handinahiak betetzeko.
– Puntuazioan oinarritutako ebaluazio bat garatzea, materialen diseinatzaileak, formulatzaileak eta birziklatzaileak gidatzeko SSRbD material polimerikoak diseinatzeko unean, plastikoaren bizi-ziklo osoan arituko direnak, arriskuen ebaluazioa, osasuna, ingurumena eta ekonomia barne.
– Datu eta metodologia guztiak biltzea azpiegitura digital batean, sarbide errazeko interfaze bat eskaintzeko berrikuntzan diharduten eragileei.

SURPASS partzuergoaren, ikerketa- eta teknologia-erakundeen eta industrien emaitzak ETEetara bideratuko dira nagusiki, enpresen % 99 baino gehiago direlako eta, beraz, ekarpen handia egin diezaioketelako ekonomia berderanzko trantsizioari.

CIDETEC-en zeregina proiektuan:

CIDETEC bigarren erabilpen kasua zuzentzeaz arduratuko da, hau da, garraio sektoreari bideratutakoa, hain zuzen ere, trenbide-sektoreari.

Gaur egun, konpositezko materialek gero eta garrantzi handiago dute trenbide-sektorean, eta metalezko piezen ordez erabiltzen ari dira. Horrela, arintasun handiagoa lortu eta energia-kontsumoa murrizten da. Funtsezkoa da emisioak eta karbono-aztarna murriztea. Hala ere, orain arte sektore honetan erabili diren konpositeak ez dira birziklagarriak, eta hor CIDETEC Surface Engineerinek izan dezake giltza”.

CIDETECek, 3R teknologiaren bidez eta ICT eta BASF bazkideen laguntzaz, epoxi konposite birziklagarri eta jasangarriak formulatu eta fabrikatuko ditu, suarekiko erresistentzia handiago izango dutenak ezaugarri nagusi.

Logo

Hasiera: 01 | 06 | 2022

Amaiera: 30 | 11 | 2025

Aurrekontua: 4.980.560 €

Partners

Finantzatzaile

Logo Financiador

Sektoreak

  • Trenbidea

Arlo teknologikoak

  • There are no technological fields

Lotutako albisteak

Diseinua aldatuz planetarekiko begirune handiagoa izango duten polimeroak

8 de September de 2022

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.