SURF-ERA

Surface Engineering
Gainazaleko funtzionalizazio-teknologien bikaintasun-sarea, eragin ekonomiko eta sozial altuko sektore industrialetako aplikazioetarako.

SURFERA azaleren eta materialen tratamenduko teknologia eta ingeniaritzako sare bat da eta bere helburua da Europako abangoardian kokatzea ezagutza-arlo honetan. Ekimen hau Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak (CDTI) sustatutako CERVERA Programaren barruan sartzen da eta azaleko teknologien eremuan adituak diren lau zentro teknologikok osatzen dute: AIN, CIDETEC Surface Engineering, IDONIAL eta TEKNIKER.

SURFERA sarearen xede nagusia azaleko tratamenduko teknologiarik berrienen inguruko ikerketa da, balio altuko sektore industrialetan aplikatzeko. Horretarako, proiektuaren garapena trakzio-teknologia batzuetan zentratuko da; izan ere, horiek berriak direnez eta eragin-gaitasun handia dutenez, aukera gehiago dituzte industriara transferitzeko eta gizartearentzat onuragarriak izateko. Hauek dira horrela identifikatutako teknologiak:

(i) gainestaldura-teknologia PVD lurrun-fasean.
(ii) NIL eta LS laser bidezko mikro eta nano egituraketako teknologia.
(iii) kontrol molekularreko gainestalduren teknologia.
(iv) ingurumenarekiko jasangarria den teknologia elektrokimiko aurreratua.

Proiektuak ezagutza berria sortu nahi du aipatutako teknologien inguruko ikerketa bultzatuz eta estrategiak ezarri nahi ditu pilotu-plantara eramateko garapen horiek eta hautatutako aplikazio industrialetara edo demostratzaileetara egokitzeko.

Zehazki, proiektuak prozesu berriak ezarriko ditu hauxe lortzeko: gogortasun handiko geruzak makina-erremintaren sektorerako; korrosioarekiko erresistentzia altua duten azalera apaingarriak eta funtzionalak, garraioaren, energia berriztagarrien edo gailu medikoen sektorean aplikatzeko eta, azkenik, geruza/azalera aktiboak eta “bioinspiratuak” aplikazio sentsorikoekin eta eremu optikoan.

Sare honetako kideen oso ezaugarri nabarmena da unibertsitatean eta zentro publikoetan egiten den ikerketarik oinarrizkoenaren eta enpresen ikerketa aplikatuaren arteko lotura direla. Zentzu horretan, nabarmendu behar da zentroek gaitasun handia dutela pilotu-plantei dagokienez; gainera, aukera ematen dute prozesuak eskalatzeko eta gero horiek ezar ditzaketen tratamendu-teknologia desberdinak egokitzeko. Agian hori da sareari baliorik altuena ematen dion alderdietako bat, funtsezko alderdi horrek eman dielako zentroei sarbidea I+G eremuan aktiboak diren enpresetara, agian bestela lortuko ez zuketena.

CIDETEC-en zeregina proiektuan:

CIDETECek proiektuaren jarduera desberdinetan hartzen du parte: gainestaldura eta tratamenduen formulazio berrien inguruko ikerketa; trakzio-teknologia pilotuen ezarpena eta demostrazio industrialarekin lotutako lanak, esfortzu teknologikoen eta nazioartekotze, hedapen/ustiapen eta prestakuntzako esfortzuen integrazioan oinarritutako metodologia bat jarraituz. Cidetecek ingurumenarekiko jasangarriak diren teknologia elektrokimiko aurreratuekin lotutako jarduerak zuzentzen ditu, azalera plastiko eta metalikoen prestakuntza eta horren osteko prozesua barne hartuz. Horrez gain, gainestaldura metalikoak eta konpositea lortzearekin lotutako jarduerak zuzentzen ditu, Cr(VI) bezalako konposatu toxikorik gabeko prozesuen muga teknikoak gainditzea ahalbidetzen dutenak eta sektore industrial desberdinek eskatutako propietate estetiko, haptiko eta funtzionalak eragiten dituztenak. Sare horren barruan, Cidetecen esfortzu gehienak bideratuta daude pilotu-planta baten ezarpenera, prozesu elektrokimikoen denbora errealeko kontrol-sistemak eta datuak aztertzeko eta kudeatzeko plataforma bat izango dituena. Horrela, azaleko akabera eta gainestaldura desberdinen etengabeko kalitatea bermatuko dute, sektore anitzeko osagai desberdinetatik abiatuta, balizko produkzio-akatsak aurreikusiz eta horietara aurreratuz.

Logo

Hasiera: 01 | 01 | 2020

Amaiera: 31 | 12 | 2022

Aurrekontua: 3.999.396 €

Partners

Finantzatzaile

Logo Financiador

Sektoreak

  • No sectors found

Arlo teknologikoak

  • There are no technological fields

Lotutako albisteak

CIDETEC Surface Engineering Cervera Bikaintasun Zentro gisa aurrera doa SURFERA-PLUS proiektuaren hasierarekin

27 de June de 2024

CIDETEC cumple un año como Centro de Excelencia CERVERA en tres líneas de investigación

26 de March de 2021

CIDETEC cumple un año como Centro de Excelencia CERVERA en tres líneas de investigación

26 de March de 2021

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.