RESPECT

Energy Storage
Flexible, safe & efficient REcycling of Li-on batterieS for a comPetitive, circular, and sustainable European ManufaCTuring industry

Proiektua:

RESPECT proiektua Europar Batasunak —Horizonte Europa ikerketa- eta berrikuntza-programaren esparruan— eta BATT4EU elkarteak finantzaturiko proiektua da, eta helburu hau du: Europako baterien ekosistemari ekarpena egitea eta, hala, baterien Europako hornikuntza-katea garatzen laguntzea.

RESPECT egitasmoaren xede nagusia litio-ioizko bateriak birziklatzeko prozesu global bat garatzea da. Prozesu horrek malgua, moldagarria eta segurua izan beharko du moduluari dagokionez, eta aurretratamendu-etapak (adibidez: segurtasunez irekitzea, modulu berritzaileak desaktibatzea, material aktiboak eskuratzeko teknologiak…), hidrometalurgia osoa eta zuzeneko birziklapena bilduko ditu. Lehendik abian diren prozesu-unitateak ez ezik, garapen berritzaile eta ekologikoetan oinarrituriko berriak ere baliatuko ditu, kontuan izanik gai izan beharko dutela pisuan % 90etik gorako berreskuratze-tasa/efizientzia lortzeko.

Proiektuak kontuan hartzen ditu litio-ioizko baterietako produktu kimikoen aldakortasuna (NMC, LFP, NCA, LMO), egoera (zaharkituak, hondatuak, EoL, txatarra) eta aplikazioak (VE, energia biltegiratzeko sistema [SSE]). Ikuspegi integralak litio-ioiak birziklatzeari loturiko balio-kate osoa hartzen du, hasi lehengaien logistikatik, hautaketatik eta sailkapenetik, harik eta litio-ioizko baterietan ahalik eta baliabide gehien berreskuratzea helburu duten birziklatze-unitateen prozesu berriak diseinatu eta integratzeraino. Birziklatze-prozesu disruptibo, malgu, jasangarri eta moldakorrez osaturiko kate logiko bat proposatzen du, irekitzeko eta desaktibatzeko segurtasun-alderdiak kontuan hartuta. Era berean, hidrometalurgia osoari edo zuzenean birziklatzeari heltzen dio, tratatu beharreko litio-ioizko baterien arabera, eta, hala, baterietarako materialen hurrengo sorkuntza garatzen laguntzen du.

CIDETEC-en zeregina proiektuan:


CIDETECek litio-ioizko poltsa-gelaxkak fabrikatuko ditu, eta gelaxkak ziklatu, erreferentziazko materialekin eta material birziklatuekin. Lorturiko emaitzei esker, portaera elektrokimikoa alderatu ahal izango da, dela birziklatze-etapen aurretik, dela ondoren. Eta, horri esker, birziklatze-ibilbide bakoitzaren eraginkortasunari buruzko ondorio bat atera ahal izango da. Kontzeptu-proba garrantzitsu bat izateko, 1 Ah-ko (6 x 10 cm²-ko) 25 poltsa-gelaxka fabrikatuko dira birziklatze-ibilbide bakoitzeko.

Logo

Hasiera: 01 | 07 | 2022

Amaiera: 30 | 06 | 2026

Aurrekontua: 8.906.936 €

Partners

Finantzatzaile

Logo Financiador

Sektoreak

  • Bateria-gelaxken fabrikatzaileak
  • Baterietarako materialen industria

Arlo teknologikoak

  • There are no technological fields

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.