Kromo hexabalentea (Cr(VI)) asko erabiltzen da hainbat industriatan, hala nola metalen galvanizazioan, pigmentuen ekoizpenean eta larrua ontzean. Propietate onuragarriak dituen arren, Cr(VI) konposatua osasunerako arrisku garrantzitsuekin lotuta dago, toxikoa delako eta minbizia eragin dezakeelako, eta horrek guztiak ingurumena kutsatzea dakar. 2017ko irailaz geroztik debekatua dago Cr(VI) konposatua, EBk emandako REACH erregelamenduaren arabera, eta esan gabe doa alternatiba seguruagoen beharra dagoela. Aldi baterako salbuespen batek aukera ematen du 2024ra arte erabilera mugatua egiteko, baina ingurumena errespetatzen duten ordezkoak aurkitzea premiazko kontua da oraindik. RESINSURF proiektuak erronka horri egiten dio aurre, eta Cr(VI) gabeko prozesuak garatzen ari dira kromatze gogorraren estalketa galvanikorako, betiere Cr(VI) erabiltzeari utzi eta lotutako ingurumen- eta osasun-arriskuak murrizte aldera.
Proiektuaren helburua da SUDOE lurralde guztietan estrategia kohesibo bat ezartzea, Cr(VI) konposatuan oinarritzen diren gainazaleko tratamenduak ordezteko. Teknologia alternatiboak garatzeko bi proiektu pilotu ezarriko dira, prozesuen trantsizio berde digitalizatua sendotuko duten monitorizazio-teknologiak txertatuta. Teknologia horiek gainazaleko tratamenduen sektoreko enpresetan baliozkotuko dira. Jakintza SUDOE osoan zabaltzea funtsezko faktorea izango da, eta ikasleen eta profesionalen prestakuntzaz gain, web mintegiak, tailerrak eta jardunaldi irekiak ere antolatu beharko dira. Gainera, aurrerapen teknologikoak eta prestakuntza-ekimenak sare sozialen bitartez eta partzuergoetako biderkatzaileen (esaterako, industria-elkarteak) laguntzarekin zabalduko dira, ahalik eta irismen handiena izan dezaten.
CIDETEC Surface Engineering enpresa da proiektuaren koordinatzaile, bi Lan Paketeren (WP) lider eta komunikazioko arduradun nagusi, eta azken jarduera horretan buruz buru dihardu AIAS industria-elkartearekin.
WP1 lan-paketearen lider den aldetik, CIDETECek aktiboki parte hartzen du tratamendu elektrokimiko jasangarriagoak eta seguruagoak ezartzeko estrategia komun baten hedapenean. WP2 paketean, CIDETECek bi proiektu pilotutan parte hartzen du:
CIDETECek eginkizun garrantzitsua betetzen du, bai soluzioen garapen-fasean, bai soluzioen ezarpenean eta transferentzian, Chrome Dur Industriel eta TITANIA bazkideekin. Beste eginkizun bat online edo offline monitorizazio-metodoak garatzea izango da, estalketa galvanikoko prozesuak eta kromo tribalentea kontrolatzeko.
CIDETECek, halaber, WP 3 paketean egingo diren prestakuntzako eta proiektua ezagutarazteko jardueretan parte hartuko du, eta, adibidez, profesionalentzako ate irekien bisita-egun bat antolatuko du, baita dibulgazioko mintegi bat ere. Era berean, aktiboki parte hartuko du azken ekitaldian, eta hitzaldi eta azoka komertzialetan ere egongo da.
Hasiera: 01 | 01 | 2024
Amaiera: 31 | 12 | 2026
Aurrekontua: 1.960.901,50 €
CIDETEC Surface Engineering (Coordinator)
SAS INEOSURF
Universidade de Aveiro
Asociación de Industrias de Acabados de Superficies
TITANIA ENSAYOS Y PROYECTOS INDUSTRIALES S.L.
Smallmatek - Small Materials and Technologies, Lda
Chrome Dur Industriel
Université de Pau et des Pays de l'Adour
Finantzatzaile