NoVOC

Energy Storage
KOLak desagerraraztea baterien fabrikaziotik prozesamendua lehorrean edo hezean eginez.

NoVOC proiektuan, ingurumenaren aldetik jasangarriak diren prozesamendu-teknikak lantzen dira, litio-ioizko baterietarako osagai zelularren eta elektrodoen eskala handiko fabrikazioari aplikatzeko. NoVOCen jarduerak honako gai hauetara bideratzen dira:

1. Karbono-aztarna txikiagoa duten zelulen fabrikazioa Europan.

2. Elektrodoak eta zelulak fabrikatzeko teknika jasangarri berriak, energia-kontsumo txikikoak eta konposatu organiko lurrunkorrik (KOL) isuri gabe.

3. Elektrodoen estalduren ekoizpenean disolbatzaile organikoak desagerrarazteko teknikek murriztu egiten dituzte disolbatzaileak berreskuratzeko sistemari lotutako kapital-kostuak.

4. Lehorreko fabrikazio-teknikak, azken belaunaldiko materialak erabilita.

5. Zirkuitu itxien industrializazioa eta fabrikazio-prozesuetako balio txikiko substantzia kimikoak balio handiko produktu bihurtzeko prozesuen diseinua.

NoVOC proiektuan, automobilgintzako baterietarako elektrodoak fabrikatzeko bi teknologia lehiakor diseinatu eta frogatuko dira, uretan eta lehorrean egitekoak, Europako ekoizpenera bideratuta. NoVOC proiektuan proposatutako berrikuntzen helburua zelulak fabrikatzeko prozesua hobetzea da, elektrodoen bi prozesu berri txertatuta, eta automobilgintzako zelulak bi formatutan (pouch eta zilindroa) fabrikatu daitezkeela frogatuko da, betiere disolbatzaile organiko toxikorik erabili gabe, egungo zelula-fabrikazioaren kostuaren zati batean.

 

 

CIDETEC-en zeregina proiektuan:


CIDETEC erakundean badugu know-how edo metatutako ezaguna nahikoa bateriak fabrikatzeko prozesuan tinten formulazioa garatzeko, estaldura-prozesua optimizatzeko eta zelulak muntatzeko. CIDETECek ur-oinarriko anodoaren formulazioa garatuko du, eta hobetutako prozesua optimizatuko du, zelularen errendimendua areagotzeko, fabrikazio-prozesua arintzeko eta kostuak murrizteko, betiere karbono-aztarna murrizteko asmoz. Horretaz gain, CIDETECen, zelulak testatzeko probetan lagunduko dugu, batik bat, segurtasunari dagokionez, eta zahartutako zelulen post-mortem azterketak egiten ere arituko gara.

Logo

Hasiera: 01 | 09 | 2022

Amaiera: 31 | 08 | 2026

Aurrekontua: 5.415.727 €

Partners

Finantzatzaile

Logo Financiador

Sektoreak

  • No sectors found

Arlo teknologikoak

  • There are no technological fields

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.