NEMOSHIP proiektuaren asmoa teknologia, metodologia eta gidalerro berritzaileak garatu, probatu eta frogatzea da, itsasontzi hibridoen edo guztiz elektrikoen bateria handien potentzia elektrikoa optimizatzeko. Proiektu hau funtsezkoa izango da Europar Batasunaren ZEWT (Zero Emission Waterborne Transport) kidetza aurrera eramateko; izan ere, kidetza horren bidez, 2030 eta 2050 urteetarako ur bidezko garraioaren berotegi-efektuko gasen emisioak murriztearen inguruan IMOk (Nazioarteko Itsas Erakundeak) ezarritako helburuak lortu nahi dira. Bileran zehar, xede horretara heltzeko lortu beharreko emaitzak berrikusi ditu gure partzuergoak:
Cidetec-ek beste merkatu batzuetan (esaterako, mugikortasuna eta aplikazio geldikorrak) hartutako erabakien ondorioz ikasitakoaz baliatuko da proiektuari ekarpena egiteko, merkatu horien indarguneei etekina atera diezaiogun.
Cidetec-ek software (tresna) bat garatuko du bateria-sistemaren dimentsioak zehazteko (algoritmoaren kodea kutxa beltz batean egongo da), energia kudeatzeko sistemei buruzko ezagutza, mantentze-lan prediktiboak eta estrategia diagnostikoak erabilita.
Bateria kudeatzeko sistemen algoritmoak egokituko ditu Cidetec-ek, baterien erabilera ahalik eta efizienteena izan dadin.
Hasiera: 01 | 01 | 2023
Amaiera: 30 | 12 | 2026
Aurrekontua: 11.284.796 €
EU Grant: 7.870.260 €
Corvus Energy
CIDETEC Energy Storage
Elkon
Equinor
In Extenso Innovation Croissance
Ponant
SDI
Siemens Software
Solstad Offshore
CEA
VUB
Finantzatzaile