Beharrezkoa da askoz ere energia-iturri berriztagarri gehiago inplantatzea, klima zaintzeko Europako helburuak bete nahi baditugu. Iturri berriztagarrien artean, energia fotoboltaikoaren kostuak harrigarriki jaitsi dira (EAE) urteak pasa ahala; gauzak horrela, Europako Batasuneko elektrizitate-iturri lehiakorrenetakoa bihurtu da fotoboltaikoa. Ahalmena handitzeko, bada ikuspegi bat ekonomikoki bideragarria dena eta espazioa aurrezteko balio duena: sistema fotoboltaikoak aurrez badauden egituretan integratzea, edo hasieratik funtzio fotoboltaikoren bat duten egitura berriak eraikitzea. Egitura horiek eraikinak izan daitezke. Energia fotoboltaiko integratua (IPV) erraz egokitu daiteke teilatu zein fatxadetara. Horrez gain, bestelako hainbat azpiegituratan ere integratu daiteke, espaloien gainazaletan, plaza publikoetan, eta baita hesi akustikoetan ere.
Nahiz eta IPVak abantaila asko dituen, merkatu-hobi izaten jarraitzen du, energia fotoboltaikoa eraikin eta azpiegituretan masiboki sartzea galarazten duten zenbait oztopo daudelako. Testuinguru horretan sortu da MASS-IPV proiektua. Diziplina anitzeko proiektua da, eta energia fotoboltaikoaren balio-kateko agente nagusiak eta eraikuntzakoak lotzen ditu. Proiektuaren azken xedea da erakustea tresna, teknologia eta metodologia egokiak eta interesa duten alderdi nagusien arteko lankidetza-marko batekin lotzen badira, posible dela IPVa masiboki inplantatzea oztopatzen duten trabak gainditzea eta eraikin eta azpiegituretarako funtzio anitzeko IPV sistema errentagarriak eskaintzea. Teknologia frogatzeko eraikita dauden bost objektu ezberdin erabiliko dira, bost eraikin mota Europako bost lekutan: industria-eraikin baten fatxada, zarata murrizteko azpiegitura bat, energia fotboltaikoa eta landaretza dituen teilatu bat, itsasargi baten eraikina eta familia anitzeko eraikinen fatxaden berrikuntza arinak egiteko irtenbide bat, monitorizatua eta mantentze-lan aurreratuak dituena.
CIDETECek MASS-IPV proiektuari egiten dion ekarpena da garatzea modulu fotoboltaiko arinetarako fluorrik gabeko zikintasunaren aurkako estaldura gehigarri bat. CIDETECek ikuspuntu egokiena aukeratuko du, estaldura horren errendimendua aztertuko du baldintza errealetan, eta irtenbiderik onena inplementatuko du fatxaden berrikuntzarako teknologia frogatzeko proiektuan.
Hasiera: 01 | 11 | 2023
Amaiera: 31 | 10 | 2027
Aurrekontua: 8.674.371 €
FRAUNHOFER GESELLSCHAFT ZUR FORDERUNG DER ANGEWANDTEN FORSCHUNG EV (coordinator)
TULIPPS BV
CIDETEC Surface Engineering
FUNDACION TECNALIA RESEARCH & INNOVATION
IZPITEK SOLAR SOCIEDAD LIMITADA
NORGES TEKNISK-NATURVITENSKAPELIGE UNIVERSITET NTNU
OVER EASY SOLAR AS
AGENZIA PER L'ENERGIA E LO SVILUPPO SOSTENIBILE ASSOCIAZIONE
BUNDESVERBAND GEBAUDEGRUN EV
MADASTER SHARED SERVICES BV
ALUCOIL SA
BRANKA SOLUTIONS SLU
BIPV PROJECTS BV
ENERBIM
SILLA SRL
STRATAGEM ENERGY LTD
SUNTHALPY ENGINEERING SL
SCUOLA UNIVERSITARIA PROFESSIONALE DELLA SVIZZERA ITALIANA (SUPSI)
IWIN - INNOVATIVE WINDOWS SAGL
IB Cross Cultural Consulting Sagl
Finantzatzaile