iModBatt

Energy Storage
Bateria sorta modular industrialaren kontzeptua, energia-dentsitate handikoa eta ingurumena errespetatzen duena.

Proiektua:

iModBatt izenak Industrial Modular Battery Pack Concept esan nahi du, hau da, bateria sorta modular industrialaren kontzeptua, eta energia-dentsitate handiarekin, ingurumena errespetatzearekin, malgutasunarekin eta kostuen eraginkortasunarekin lotuta dago, automobilgintzako aplikazioei dagokienez. iModBatt proiektuaren helburua bateria sorta modular bat diseinatzea eta fabrikatzea da, energia-dentsitate handikoa, ahalik ingurumen-inpaktu txikienarekin, eta malgua izango dena, automobilgintzan eta aplikazio egonkor txikietan erabili ahal izateko. Bateria sorta hori industrialki eta modu automatizatuan muntatzeko egokia izango da, eta erraz desmuntatzeko diseinua izango du, aplikazio primarioetatik sekundarioetara aldatu ahal izateko eta, behar izanez gero, sorta birziklatzea edo piezak aldatzea erraza izan dadin.

Proiektuaren kontzeptua lehendik existitzen den eta teknologikoki aurreratua den bateria sorta modularraren diseinu batean oinarritzen da, batik bat, aplikazio espezializatuetarako garatu dena eta errendimendu eta errentagarritasun bikaina frogatu dituena, eta badirudi kontzeptua garatzeko hurrengo urrats naturala ibilgailu elektrikoen aplikazioen hedapen handiagoa lortzea dela.

Proiektuaren ardatza litio-ioizko sorta baten energia-dentsitatea maximizatzea da, bateria sorta baten egiturazko diseinua eta osagaiak optimizatuta zelularen forma-faktore jakin baterako. Ildo horretan, energia-dentsitatea handitzea da estrategia, bateria sortaren pisua arinduta eta, aldi berean, egituraren osotasunari eta muntatzeko eta fabrikatzeko erraztasunari eutsita. Kimika eta BMS jarduera proiektutik at geratzen dira, egituraren diseinua eta fabrikazioa baitira proiektuaren ardatz nagusiak.

Partzuergoan, bateria sorten balio-katearen maila guztietako bazkide industrialak biltzen dira, honako hauek barne: automobilgintzako jatorrizko ekipoen fabrikatzaileak, bateria piezen fabrikatzaileak eta baterien arloan esperientzia handia duten Europako ikerketa zentro aitzindariak.

 

CIDETEC-en zeregina proiektuan:

CIDETEC Energy Storage izango da proiektuaren koordinatzailea eta emaitzen dibulgatzaile nagusia. Gai espezifikoei dagokienez, CIDETEC enpresak bideratuko du WP2a, zelulen hautaketa eta bateria sorten dimentsionamendua izanik ardatz. Enpresaren eginkizun nagusia zelula komertzialen karakterizazioa, modelizazioa eta simulazioa izango da, diseinatuko den bateria sortarako zelularik egokiena izan dadin. WP2 berean, bateria sorta dimentsionatzeko jarduera bideratuko du. Beste alde batetik, koordinatzaile teknikoa den aldetik, aktiboki parte hartuko du WP guztietako eztabaidan, eta, WP8aren kasuan, TYVArekin batera bideratuko du emaitzen kudeaketaren ustiapena.

Logo

Hasiera: 01 | 10 | 2017

Amaiera: 31 | 03 | 2021

Aurrekontua: 6.101.973,73 €

EU Grant: 5.058.294,01 €

Partners

Finantzatzaile

Logo Financiador

This project has received funding from the European Union’s Horizon 2020 research and innovation programme under grant agreement No 770054.

Sektoreak

  • Energia

Arlo teknologikoak

  • Baterien post-mortem analisia
  • Zelulen modelizazioa eta simulazioa

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.