Europako automobil-parkeari dagokionez, 2025-2030 aldirako aurreikusitako CO2 isurketen mugak kontuan izanik, beharrezkoa da jada ibilgailu elektrikoak modu masiboan sartzea merkatuan. Hala ere, badira oraindik zenbait eragozpen erabiltzaileek ibilgailu elektrikoak onar ditzaten: kostu handia, mantso kargatzea, autonomia mugatua, balio erantsirik ez hautematea eta mugikortasuna mugatua izateari buruzko kezkak.
Testuinguru horretan, i-HeCoBatt izenak zera esan nahi du, berotzeko eta hozteko soluzio adimenduna ibilgailu elektrikoen autonomia handiagoko bateria sortetarako. i-HeCoBatt proiektuaren helburua bateria bero-trukagailu industrial, adimendun eta merke bat lortzea da, muturreko baldintzek ahalik eta eragin txikiena izan dezaten ibilgailu elektrikoaren erabateko autonomiaren gainean.
Proposatutako soluzioan, bero-trukagailuaren eta bateria sortaren artean gaur egun erabiltzen den betegarri garesti eta astuna ezabatuko da, eta bateriarekin kontaktuan dagoen aluminiozko interfaze-plakaren ordez polimero-geruza fin bat izango du. Diseinu horri esker, berotzeko eta hozteko sistema eraginkorragoa izango da, bateria sortarekin zuzenean kontaktuan dagoen berogailu batean oinarrituta. Bero-trukagailuan sentsore inprimatu pertsonalizatuak txertatuko dira eta bateriak kudeatzeko kontrol-unitatea elikatuko dute, baita hodeira konektatuta egongo den diagnostiko goiztiarreko eta segurtasuneko kanpo-sistema bat ere. Hainbat interfaze sortuko dira datu horiek eskuratzeko, erabiltzaile-profilen arabera: diseinatzaileak, testatzaileak, mantentze-lanetako taldeak edo gidaria. Azkenik, bero-trukagailuaren kontzeptu berritzaile patentedunaren industrializazioa lagungarri izango da berotzeko eta hozteko sistemaren eta ibilgailu elektrikoaren kostuak murrizteko.
Ikerketa-zentro, ETE eta bazkide industrialen diziplina anitzeko talde baten ezagutza teknikoak biltzen dira Partzuergoan, baita automobilgintzako jatorrizko ekipoen fabrikatzaile bat ere, esperientzia duena automobilgintzako aplikazioetarako sistema termikoen eta baterien diseinuan, probetan eta fabrikazioan. Bero-trukagailu adimendunaren kontzeptuaren atzean dauden bazkideak Europako TIERak dira, eta produktu ezin hobe batekin posizionatzea lortu nahi dute, ingurumen-arauak beteko dituena eta, proiektua amaitu eta gehienez 2 urteko epean, jatorrizko ekipoen fabrikatzaileen balio-katean txertatuta egongo dena.
CIDETEC Energy Storage izango da proiektuaren koordinatzaile, eta proiektuaren ordezkari izango da hainbat ekitalditan. Gai zehatzei dagokienez, CIDETEC enpresa modelizazioko eta simulazioko jardueretan, batik bat, arituko da: WP2an bateria sortaren modelizazio eta simulazio termikoan lagunduko du; WP3 eta WP7an, aldiz, bero-trukagailuaren diseinuan eta simulazioan. Bestalde, WP5an, TMS kudeaketa-sistemaren definizioaz eta inplementazioaz arduratuko da CIDETEC. Además, como coordinador técnico, CIDETEC supervisará y participará en todas las actividades relacionadas con la discusión de las especificaciones y requisitos iniciales a lo largo de la propuesta.
Hasiera: 01 | 01 | 2019
Amaiera: 30 | 06 | 2022
Aurrekontua: 4.138.566,67 €
EU Grant: 3.287.012,43 €
CIDETEC Energy Storage (Coordinator)
MIBA AKTIENGESELLSCHAFT
MIBA FRICTEC GMBH
MIBA EMOBILITY GMBH
COMMISSARIAT A L ENERGIE ATOMIQUE ET AUX ENERGIES ALTERNATIVES
DATIK INFORMACION INTELIGENTE S.L.
VERTECH GROUP
EPI GMBH
AUDI AKTIENGESELLSCHAFT
LOMARTOV SL
Finantzatzaile
Proiektu honek Europar Batasunaren Horizont 2020 Ikerketa eta Berrikuntza programaren finantzaketa jaso du, 824300 zenbakidun dirulaguntzen akordioaren arabera.
29 de March de 2022