I-climabuilt

Surface Engineering
Isolatzeko eta energia biltzeko/biltegiratzeko material funtzional eta aurreratuak, klima desberdinetara moldatzen diren eraikinen inguratzaileetarako.

Proiektua:

Europan erabiltzen den energia guztiaren % 40 eta CO2 isurien % 36 eraikinen ondorioz da. Eraikinen energia-efizientziari buruzko moldatutako zuzentarauaren arabera, 2020tik aurrera eraikitzen diren eraikin guztien energia-kontsumoa ia zerokoa izan behar da; alegia, oso energia gutxiren premia izan behar dute, eta premia hori energia berriztagarriekin asebete behar da gehienbat. EBk 2030erako ezarritako helburuen asmoa da berotegi-efektuko gasen isuria gutxienez % 40an murriztea (1990eko kopuruarekin alderatuz), erabiltzen den energiaren % 32 gutxienez berriztagarria izatea, energia-efizientzia gutxienez % 32,5ean hobetzea eta 2050erako berotegi-efektuko gasen isuria % 80 gutxitzea. Beraz, premiazkoa da merkatua modu sakonean eraldatzea. Material eta teknologia efizienteak erabili behar dira eraikuntzaren sektorean, energia-kontsumoa eta isuri-maila ia zerokoa duten plus energiadun eraikinak errealitate bat izan daitezen Europan, kalitate handiko barne-giroa bermatuta.

I-climabuilt proiektuaren asmoa energia-kontsumoa eta isuri-maila ia zerokoa duten eraikinak lortzeko oztopo izan diren alderdiak diziplinarteko ikuspegiarekin lantzea da. Alderdi guztiek lotura estua dute, materialak eta sistema teknikoak testatu eta fabrikatzetik, osagaiak garatzera. Era berean, kontuan hartu behar dira faktore ekonomiko eta finantzarioak, horiek definitzen eta kontrolatzen baitute eraikinen inguratzaileetarako soluzioek gizartean duten onarpen-maila.

I-climabuilt proiektuaren helburua askotariko domeinuetako enpresen ekosistema bat osatzea da, aditu desberdinen gaitasunak uztartuko dituena. Horretarako, hornitzaileen eta erabiltzaileen arteko lotura indartuko da, eta diziplinarteko erakundeen lankidetza oinarritzat hartuko da produktu berriak garatzea, hobetzea eta testatzea sustatzeko, teknologia bakoitzaren mugak kasuaren arabera aztertuta bezeroaren beharrak asetzeko eta, azkenik, berrikuntza horiek eraikinen inguratzaileen material eta sistema teknikoetan txertatzeko. Xede nagusia ikerketen emaitzak benetako berrikuntza bihurtzea eta goi-mailako teknologiako enpresa txikiei laguntzea da, aurrerapausoak eman ditzaten eta etengabe areagotzen ari den konplexutasun teknologikoari aurre egin diezaioten. Halaber, beharrezko azpiegiturak eta tresnak testatzeko abiapuntu bakar bat emanez, soluzio teknologiko berriak baliozkotu eta hobetu nahi dira.

16 ikerketa-zentro bikainek eta 11 enpresa txiki eta ertainek osatutako partzuergo sendo bat osatu da proiektuaren baitan, askotariko profilak dituzten adituekin.

CIDETEC-ek proiektuan duen funtzioa:

I-climabuilt proiektuan, CIDETEC-en funtzio nagusia kalitate handiko eta kostu txikiko material omnifobikoak ikerketa-pilotuaren eskalan ematea da, eraikinen inguratzaileen osagaietan txertatzeko eta probak egiteko prest. Bestalde, CIDETEC-ek bere estaldura omnifobikoen lerroa garatu eta hobetu egingo du, mota askotako materialak onar ditzaten, eta haien ahalmena erakutsiko du, I-climabuilt ekosistemari ekarpena egiteko instalazio esperimentaletan.

Logo

Hasiera: 01 | 03 | 2021

Amaiera: 28 | 02 | 2025

Aurrekontua: 16.431.777,50 €

Partners

Finantzatzaile

Logo Financiador

Sektoreak

  • Eraikuntza

Arlo teknologikoak

  • Gainazal omnifobikoak

Lotutako albisteak

CIDETEC aurrera doa eraikin energetikoki efizienteak lortzeko bidean

3 de June de 2021

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.