GR4FITE3 proiektuaren helburua da grafitoaren erresilientzia lortzea litio-ioizko baterien anodoetarako, muturretik muturrera Europan garatutako hornidura-kate jasangarriaren bidez. Hornidura-kate horrek barne hartzen du grafito naturala xafla kristalinotan erauztea —Europako grafito-gune naturalik handienean eta ingurumenaren aldetik arduraz—, eta erauzitako minerala modu berritzailean eta jarraituan hobetzea, energia-kontsumo apalarekin. GR4FITE3 egitasmoak ingurumen-inpaktu txikiagoko grafitoa lortuko du baterietarako, eta, horretaz gainera, silizio-konposatu berriak emango ditu, grafito naturaleko eta birziklatuko materialetatik abiaturik.
Bazkideek anodoetarako aparteko material aktibo horren partikula-arkitektura lortuko dute, dentsitate handiko anodoak egingo dituzte, bateria-zelulak sortuko dituzte, bateria-moduluak garatuko dituzte eta litio-ioizko baterien segurtasuna eta bideragarritasuna ziurtatuko dute. Horren ondorioz, bateria jasangarriagoak eta hobetuak garatu eta merkaturatuko dira Europan: ibilgailu elektrikoetan ez ezik, eguzki- eta haize-instalazioetan ere baliatu ahalko dira, energia biltegiratzeko.
CIDETEC Energy Storage desarrollará la siguiente actividad dentro del proyecto GR4PHITE3:
Hasiera: 01 | 05 | 2023
Amaiera: 30 | 04 | 2027
Aurrekontua: 5.465.086,25 €
EU Grant: 4.798.586,25 €
RINA Consulting (Coordinador)
CIDETEC Energy Storage
ZAVALIEVKIY GRAPHITE
KYIV NATIONAL UNIVERSITY OF TECHNOLOGIES AND DESIGN
THE GAS INSTITUTE OF THE NATIONAL ACADEMY OF SCIENCES OF UKRAINE
BRGM (Bureau de recherches géologiques et minières)
FONDAZIONE ICONS
LUKASIEWICZ – INSTYTUT METALI NIEZELAZNYCH
CEA
MINVIRO
Finantzatzaile