FRONTIERS 2020

Surface Engineering
Eremu multifuntzionalak ezagutzaren mugan.

Helburuak:

Gainazalen eta gainazalak tratatzeko teknologien arloan ezagutza zientifiko-teknologiko berritzailea sortzea, gainazal digitalizatuen kontzeptu berri bat asmatzeko teknologia digital gaitzaileak egokituta. Gainera, gainazalen arloan dauden erronka nagusietako batzuk gaindituko dira.

Proiektua:

Gainazalen arloan ezagutza sortzeko eredu tradizionalak jada ez dira nahikoa. Geroz eta desfase handiagoa antzematen da gainazaletarako egungo teknologien eta 4.0 industriaren baitango fabrikazio-joera modernoen artean.

Egoera horri aurre egiteko, Cidetec-ek Elkartek Frontiers 2020 proiektua koordinatzen du, teknologia digital iraultzaileak eraldatu eta erabiltzeko, gainazalen ingeniaritzaren arloko eraldaketa teknologiko-digitala bultzatzeko helburuarekin. Proiektu honen partzuergoa ezagutza zientifiko-teknologiko berritzailea sortzeko ari da lanean, teknologia digital gaitzaileak gainazal aurreratuen diseinura, prozesatzera, tratamendura eta karakterizaziora egokituta, gainazal digitalizatuen kontzeptu berri eta iraultzailea eratzeko.


Eraldaketa digitalaren bidez gainazalen tratamenduen arloan aurrerapen iraultzaile bat lortzeko helburuarekin FRONTIERS estrategiak eman nahi duen jauzi teknologikoa islatzen duen eskema.

Gainazalen arloko erronka estrategikoetako batzuei heldu zaie, epe ertain-luzera gainazal digitalizatuak lortzeko helburuarekin, EAEko industria-sektore garrantzitsuenen lehiakortasuna bermatzeko funtsezko faktore gisa, eraldaketa teknologiko-digitalerako prestatzeko aukera ematen baitute.

Frontiers 2020 proiektua bi lan-bloketan egituratzen da:

– Lehenengoan, gainazalen diseinura egokitutako eraldaketa digitalari heltzen zaio. Horretarako, gainazalak sortzeko prozesuen funtsezko etapa, magnitude eta parametroak lerroan kontrolatzeko neurketa-metodo eta -tresnak garatu behar dira, baita metodoak eta gainazalen ezaugarriekiko korrelazioa egiaztatu nahiz aurrez zehaztutako funtsezko prozesuen magnitude eta parametroak lerroan automatikoki monitorizatu ere. Jarduketa horien osagarri gisa, plataforma bat sortuko da, Adimen Artifizialaren eta bistaratze adimendunen bidez gainazalak diseinatzeko prozesua erraztuko eta optimizatuko duena.

– Bigarren lan-blokearen helburua gainazalen degradazioa teknologia adimendunekin kontrolatzea da; horretarako, sentsoredun gainazalak diseinatu dira, eta haien degradazio-mekanismoa ikertzen ari dira. Sentsoredun gainazal horiek eta neurketa-sistema ez-suntsitzaileak inplementatzen ari dira degradazioa in situ aztertzeko, neurketa-metodoak egiaztatu eta monitorizatuta, adierazleak balioztatu eta garatzeko helburuarekin.

Frontiers 2020 proiektuaren buru izateaz gain, CIDETEC-ek soinu-igorpenen bidezko korrosioaren ikerketarekin erlazionatutako askotariko lan-pakete, azpiproiektu eta zereginetan hartzen du parte, gainazalen degradazioa teknologia adimendunaren bidez kontrolatzeko eta fabrikazio gehigarriarekin lortutako gainazal metaliko eta polimerikoen post-tratamendurako. Azken lan-pakete horretan, CIDETECen helburuetako bat elektrolito jasangarriagoak garatzea da, fabrikazio gehigarriaren osagaien teknologia kimiko eta elektrokimikoen bidezko post-tratamendurako.

Logo

Hasiera: 31 | 12 | 2020

Amaiera: 31 | 01 | 2022

Partners

Finantzatzaile

Logo Financiador

Elkartek, Eusko Jaurlaritzak sustatuta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileen arteko lankidetza-ikerketarako.

Sektoreak

  • No sectors found

Arlo teknologikoak

  • There are no technological fields

Lotutako albisteak

CIDETEC Surface Engineering-ek bakterio- eta birus-kontrako gainazal kaltegabeak sortzeko oinarriak ezarri ditu

17 de March de 2022

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.