ENERISLA ekimena “Cervera” bikaintasun-mailako sare gisa onartu du Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak (CDTI), eta energiaren sektorean espezializazio- eta bikaintasun-maila altua duten lau ikerketa zentro teknologikoren inguruan dago antolatuta. Zentro horiek CIDETEC Energy Storage, Tecnalia, CTIC eta Circe dira; azken hori da koordinatzaile lanak egiten dituena.
ENERISLAren helburu nagusia energia-iturri berriztagarriekin soilik elikatzen diren mikrosare isolatuak martxan jartzeko behar diren ahalmen teknologikoak garatzea da. Horri esker, ezagutza eta soluzio berriak sortu, eta enpresa energetikoei helarazteko aukera dugu, lerroan banatzeko sistema elektrikoen bilakaerari ekarpena egin diezaioten, Europa eta Espainia mailan trantsizio energetiko bat aurreikusten dela kontuan hartuta.
Teknologia horiek garatzeko eta probak egiteko, partzuergoak erakusle bat jarriko du martxan, komunikazio-protokolo aurreratuen bidez haien artean konektatzeko ahalmena izango duten bi mikrosare autonomotan oinarritutakoa.
CIDETEC energia berriztagarrien instalazioetan eta ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuetan erabiltzen diren aplikazio geldikorretarako bateriekin lotutako jarduerak zuzentzearen arduraduna da; horretarako, biltegiratze-teknologia berrien eredu aurreratuak, funtsezko parametroak kalkulatzeko algoritmoak eta askotariko eragiketa-baldintzetarako neurketa-tresnak garatzen ditu.
ENERISLAk aurreikusten duen irismena bat dator 2021-2030 urteetarako Energiaren eta Klimaren Plan Integratuarekin (PNIEC); horrela, ekarpena egin ahalko dio eguzki- eta haize-energiaren potentziala modu eraginkorragoan aprobetxatuz Espainiako sistema energetikoak autosufizientzia handiagoa izatea lortzeko helburuari.
Proiektu honen parte izateari esker, “Cervera bikaintasun mailako zentro”izatearen ziurtagiria jaso du CIDETECek, teknologia berriztagarriak soilik erabiliz energia sortu eta biltegiratzeko sistema hibridoak garatzeagatik, produktu, azpiegitura eta eraikuntzetan aplika daitezkeenak. Barnean hartzen dira askotariko eskalatan, produktu txikietan nahiz azpiegitura handietan, aplika daitezkeen sistema energetikoak, energia sortzeko, biltegiratzeko eta efizientzia sustatzeko soluzio berriztagarriak soilik erabiltzen dituztenak. Halaber, CIDETECek diru-laguntza bat jaso “ENERISLA SISTEMA ENERGETIKO ISOLATU 100 % BERRIZTAGARRIAK” (espediente-zenbakia: CER-20191002) ekimenerako Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren mendeko Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroaren (CDTI) eskutik.
Hasiera: 01 | 01 | 2020
Amaiera: 31 | 12 | 2022
Aurrekontua: 600.039 €
Circe
CIDETEC Energy Storage
CTIC
Tecnalia
Finantzatzaile
Espediente-zenbakia: CER-20191002 Deialdia: Teknologia zentro bikainei zuzendutako “Cervera” ziurtagiria eta diru-laguntzak ematea.
26 de March de 2021