Aldaketa demografikoa dela eta, hezurren endekatze-gaixotasunek, hala nola osteoporosiak, geroz eta eragin sozial eta ekonomiko handiagoa dute herrialde industrializatuetan. Gutxi gorabehera, munduko 50 urtetik gorako hiru emakumetatik batek eta bost gizonetatik batek izango dute osteoporosiarekin loturiko hezur-hausturaren bat. Halaber, tratamendu egokia jasoz gero haustura gehienak konplikaziorik gabe sendatuko badira ere, zenbait kasutan hezurra birsortzeko prozesua ez da behar bezala osatzen; adibidez, kotxe-istripuen ondoren izandako traumatismo handi eta gaiztotuen kasuan.
Hezurra denez odolaren ondoren gehien transplantatzen den ehuna, mentatzeko materialen premia izugarria dago. Ehunak birsortzeko soluzio optimizatuak aurkitzeko helburuarekin, Europar Batasunak finantzatutako cmRNAbone proiektuak traumatismo handiak edo osteoporosia bezalako hezurren endekatze-gaixotasunak dituzten pertsonen bizitzak hobetzeko terapia geniko berri bat garatzeko asmoa du.
Proposatutako estrategia ikerketa genetikoa, 3D inprimatzea eta nano eta bioteknologia aurreratuak bateratzea da: RNAren agente terapeutikoekin zerikusia duten aurkikuntza zientifiko berriez baliatuz, partzuergoaren helburua kimikoki eraldatutako RNA garatzea da, neurogenesia, baskulogenesia eta osteogonesia sustatzeko proteina jakin batzuk kodifikatuta. Hiru horiek dira sendatze-prozesuaren bilakaeran eragin handiena duten prozesuak. Produzitutako RNA sortak bektore ez-birikoekin konbinatuko dira, RNA ematean tinta biomaterialezko formulazio batean txertatuta egon dadin. Inplanterako espezifikoki diseinatutako 3D inprimagailuari esker, hezurren birsortzeko gaitasuna praktikan frogatu ahal izango dugu.
Aurkikuntza berriak fase klinikoaren aurretiko bi ikerkuntza paralelotan aplikatuko dira, aurreikusitako terapiak osteoporosia eta tamaina handiko hezur-akatsak tratatzeko duen garrantzia eta baliozkotasun klinikoa erakusteko. Aholku-batzorde kliniko eta zientifiko baten laguntzarekin, proiektua amaitu ondoren ere aurkikuntzak arlo klinikora modu bizkor eta errazean eramango direla ziurtatuko du batik bat enpresa txiki eta ertainek sustatutako partzuergoak. Epe luzean, aurkikuntza horiek hezur-akats handiak eta haurren eta adinekoen haustura delikatuak sendatzeko estrategia berri bat izateaz gain, milioika pazienteri eragiten dieten gaixotasun handiei aurre egiteko modu bat izan daiteke.
Austria, Frantzia, Alemania, Herbehereak, Espainia eta Suitzako 11 bazkide europarrek osatzen dute cmRNAbone proiektuaren partzuergoa.
CIDETEC Nanomedicine erakundeak proiektu honetan duen funtzio nagusia kimikoki eraldatutako RNA eramateko polisakaridoetan oinarritutako garraiatzaile ez-biriko optimizatuak garatzea da, ehunaren birsorkuntza bideratzeko garatutako matrizearentzako egokiak izango direnak.
Hasiera: 01 | 01 | 2020
Amaiera: 30 | 06 | 2024
Aurrekontua: 6.256.758,75
Finantzatzaile
The cmRNAbone project has received funding from the European Union’s Horizon 2020 research and innovation programme under grant agreement No 874790.