BOOST3DMETAL

Surface Engineering
3Dn inprimatutako metalak gainazalak tratatzeko metodo jakin batzuekin eta tresna aurreratuekin hobetzea.

Fabrikazio gehigarria egungo produkzio-metodoak ordezkatzen ari da, askotariko industrietarako pieza geometriko konplexuak fabrikatzeko aukera ematen duelako eta pisuarekin, funtzionaltasunarekin, denborarekin eta fabrikatzeko erraztasunarekin lotutako abantailak eskaintzen dituelako. Hala eta guztiz ere, prozesu horren bidez lortzen diren osagaiekin urrats gehigarriak egin behar dira eskakizun guztiak betetzen dituztela bermatzeko, hala nola korrosioaren aurkako babesari dagokionez. Ondorengo prozesatze hori askotan ez da aintzat hartzen fabrikazio gehigarriaren prozesua diseinatzean, nahiz eta eragin handia duen amaierako kostuan (gutxi gorabehera % 20). Hori dela eta, fabrikazio gehigarria ez da indar handiagoarekin sartu merkatuan. BOOST3DMETAL proiektuaren helburua metalaren fabrikazio gehigarria sustatzea da, batik bat hauts-ohantze bidezko fusioa, honako hauek garatu eta baliozkotuta: 1) Diseinatzeko, fabrikatzeko eta fabrikazio ostean prozesatzeko gidaliburuak eta tresnak, 3Dko osagai geometriko optimizatuak aleazio arin berritzaileekin produzitu ahal izateko, garraioaren sektoreko eskakizunak bete ditzaten.
2) Gainazalen tratamendu pertsonalizatuak, homogeneoak ez diren gainazal konplexuak modu sinkroniko batean tratatu ahal izateko. Proiektuak eta partzuergoak fabrikazio gehigarriaren kate osoa hartzen dute barnean. Hona hemen bazkide bakoitzaren ekarpena:

  • Fraunhofer IAPT institutuak berritasun jasangarriak garatzen ditu fabrikazio gehigarriaren alorrean. Ikuspegi holistiko batean oinarritzen da, fabrikazio gehigarriaren kate osoaren alderdi guztiak muturretik muturrera kontuan hartzeko. Institutuak fabrikazio gehigarri bidezko piezak diseinatzeko eta fabrikatzeko gidalerroak eta tresna bat garatuko ditu, fabrikazio osteko prozesatzea ere hasieratik aintzat hartuta.
  • OPTIMUS 3D enpresak fabrikazio gehigarri bidezko piezak diseinatzeko eta fabrikatzeko duen ahalmenarekin eta ezagutzarekin egingo dio ekarpena proiektuari. Halaber, OPTIMUS 3Dk fabrikazio gehigarri bidezko piezen diseinuan eta fabrikazioan guztiz ardaztuta dagoen enpresa baten ikuspegia emango du, eta Fraunhofer IAPTk garatutako gidalerroak baliozkotuko ditu.
  • DigitalTwin Technology enpresak gainazalen kalitatea ebaluatzeko irudi-software aurreratu bat garatuko du elementuen azterketa oinarri hartuta.
  • Kripton enpresak fabrikazio gehigarri bidezko piezen gainazalak tratatzeko produktu kimiko bereziak garatuko ditu.
  • ELHCO proiektuaren koordinatzailea da, eta fabrikazio gehigarri bidez aleazio arinekin egindako piezen gainazala tratatzeko metodo pertsonalizatuak baliozkotzeaz arduratuko da.

CIDETEC-en ekarpena:

CIDETEC Surface Engineering erreferentziazko zentro bat da gainazalen tratamenduaren arloan; izan ere, eskarmentu handia du teknologia elektrokimikoen arloan. Proiektu osoan zehar, Espainiako hiru bazkideek azpikontratatuko dute zentroa. CIDETECek ELHCO, KRIPTON eta OPTIMUS 3D enpresei lagunduko die probak definitzen nahiz gainazalen tratamenduak garatzen, eta proiektuan zehar aktiboki parte hartuko du gainazalen karakterizazio-zereginetan, horretarako daukan ekipamendu aurreratua erabilita. Horrez gain, garatutako prozesu berrien eskala handitzeko eta haiek baliozkotzeko lerro pilotuak eskainiko ditu CIDETECek.

Logo

Hasiera: 01 | 06 | 2024

Amaiera: 30 | 11 | 2026

Aurrekontua: 2.400.000 €

Partners

Finantzatzaile

Logo FinanciadorLogo FinanciadorLogo Financiador

Sektoreak

  • Aeronautika
  • Automobilgintza
  • Energia
  • Espazioa
  • Trenbidea

Arlo teknologikoak

  • Fabrikazio gehigarrirako postprozesatzea
  • Gainazal eta material jasangarriak

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.