Proiektuaren helburu nagusia substantzia terapeutikoak garraiatzeko eta organo nahiz ehunetan modu eraginkor eta kontrolatuan askatzeko biomaterial berriak garatzea da. Horretarako, in vitro eta in vivo eredu berriak garatu nahi dira, farmakoak garraiatu eta modu kontrolatuan askatzeko prozesuak ikertu ahal izateko, muga fisiologikoak gainditzeko ahalegin bereziak eginez. Gainera, irudi bidez trazatu daitezkeen agente antiinflamatorio berriak aztertuko dira, farmakoak modu kontrolatuan askatzeko prozesuen eraginkortasuna ikertzeko, material genetikoaren garraiatzeko eta askatzeko prozesuekin batera.
CIDETEC-en egiten den lana zelulen jarraipenari buruzko ikerketetarako nanomaterialen sintesian eta karakterizazioan datza. Horren guztiaren helburua gure gizartearen sistema soziosanitarioan intzidentzia eta eragin handia duten gaixotasunak tratatzeko terapia berritzaileak garatzea da. Nanomaterial berriak CIDETEC-ek garatutako eta patentatutako drug delivery sistema desberdinetan oinarrituta egongo dira. Kate bakarreko nanopartikulak, nanoemultsioak eta polikonplexuak, askotariko molekula aktiboekin (antiinflamatorioekin eta bektore ez-biralekin) kargatuta, organo desberdinetan garraiatzeko eta askatzeko.
Hasiera: 29 | 06 | 2021
Amaiera: 31 | 12 | 2022
Aurrekontua: 382.111,83 €
CIC biomaGUNE (Coordinator)
CIDETEC Nanomedicine
ACHUCARRO BASQUE CENTER FUNDAZIOA
BIODOCRUCES
BIODONOSTIA
CEIT
GAIKER
UPV/EHU
Finantzatzaile
KK-2021/0009