BioPhenom proiektuaren egitekoak honako hauek dira: biomasa industrialaren bigarren mailako korronteak aztertu eta hautatu, frogatutako teknologien bidez biofenolak isolatzeko; isolatutako biofenolak sugar-atzeratzaile intumeszente (bio-IFR) bihurtu, eta bio-IFRak funtzio anitzeko osagai gisa erabili, egurraren, material termoegonkorren eta material termoplastikoen formula eta funtzioak hobetzeko erabili ohi diren kimiko kaltegarriak ordezteko. Egurra bio-IFRetan bustitzeari esker, suaren kontrako erresistentzia eta kanpoko erabileretarako iraupena areagotuko da. Halaber, geruza biooinarrituak bio-IFRak lixibiatzea oztopatuko du, eta bizitza baliagarria luzatu. Bio-IFRen bidez, biokarbono-zuntzak eta bioepoxi erretxinak ekoiztuko dira erretxinak desegitea ahalbidetzen duen gogortzaile dinamiko berritzaile bat erabilita, suaren kontrakoak eta birziklagarriak diren biokonposite termoegonkorrak sortzeko. Gainera, bio-IFRak azido polilaktiko termoplastikozko (PLA) konpositeei gehituko zaizkie, suaren kontrako erresistentzia areagotzeko. Garatutako materialak industriako sektore egokietan (adibidez, eraikuntza, garraioa, ibilgailuak) aplikatzeko modu onenak aztertuko dira, eta lehendik dauden erreferentzia-kotekin alderatuta baliozkotuko dira material horien funtzioak eta zirkulartasuna. Zirkulartasuna berresteko, tratatutako egurra birziklatu egingo da, eta taula aglomeratu bihurtu, osagai termoegonkorrak berrerabilita eta azido polilaktiko termoplastikoan oinarritutako materialak biokonposite berri bilakatuta. BioPhenom-eko prozesuak eta materialen garapena izatez seguruak nahiz jasangarriak (SSbD) diren printzipioei jarraikiz gauzatuko dira, eta eguneratu egingo dira datu-hutsuneak hautemanez gero edo datuak biltzeko lehentasunak ezarri behar izanez gero. Proiektuaren datuak, metodologiak eta emaitzak FAIR (Findable, Accessible, Interoperable and Reusable) izango dira. Azken finean, BioPhenom proiektuaren emaitzak materialen formuletan substantzia kaltegarriak ordeztea eta amaierako produktuen zirkulartasuna ahalbidetuko du, baita seguruak, birziklagarriak eta jasangarriak diren eta merkatura daitezkeen soluzio biooinarrituen sorta handitu ere, Europako industriaren, kontsumitzaileen eta gizartearen onurarako.
3. lan sorta, “Egurrezko materialak eta material termoegonkorrak eta termoplastikoak” izenekoa, CIDETEC Surface Engineering-ek zuzenduko du. Lan sorta horren helburua 2. lan sortan erauzitako biofenoletatik abiatuta askotariko materialak garatzea da: egurra bustitzeko materialak eta estaldura-geruzak (NIBIO, NT); suaren kontrako 3R epoxi erretxinezko sistema biooinarrituak (Cidetec, SP, INVENT); suaren kontrako CF biologikoak eta konposite termoegonkorrak (UoB, INVENT), eta azido polilaktiko termoplastikoan oinarritutako suaren kontrako konpositeak (CNR, UoB). Lan sortaren zuzendari gisa, Cidetec-ek garapen-prozesuetan parte hartzen duten bazkide guztien lana koordinatuko du. Horrez gain, suaren kontrako 3R epoxi erretxinezko sistema biooinarrituak garatzeko zereginaren burua izango da. Horrenbestez, epoxi erretxin biooinarritu eta birziklagarri baten formula landuko du Cidetec-ek, edukiaren >% 80 baino gehiago biooinarritua dela ziurtatuz. Horretarako, Specific Polymers-ek (proiektuaren baitan erauzitako biofenolak erabilita) garatutako aitzindari biooinarrituak gogortzaile dinamikoekin nahastuko dira. CIDETEC-ek formula horiek erabiliko ditu eskala txikiko konposite termoegonkorrak ekoizteko (harizpiak biribilkatuz, aurrez inpregnatuz eta infusio bidez), merkatua erabilgarri dauden karbono-zuntzez baliatuta. Garatutako konpositeen erresistentzia mekanikoa eta sugarren kontrako erresistentzia analizatuko dira eta, Invent-ekin batera, karbono-zuntzeko konposite termoegonkor horiekin lor daitezkeen produktuak edo aplikazioak aztertuko dira, egokiena hautatzeko.
Hasiera: 01 | 06 | 2024
Amaiera: 31 | 05 | 2028
Aurrekontua: 3.677.680,25 €
CIDETEC Surface Engineering
TEKNOLOGIAN TUTKIMUSKESKUS VTT OY (Coordinator)
LUXEMBOURG INSTITUTE OF SCIENCE AND TECHNOLOGY
NIBIO – NORSK INSTITUTT FOR BIOOKONOMI
CONSIGLIO NAZIONALE DELLE RICERCHE
SPECIFIC POLYMERS
RTD TALOS LIMITED
INVENT INNOVATIVE VERBUNDWERKSTOFFEREALISATION UND VERMARKTUNG NEUERTECHNOLOGIEN GMBH
NORDTREAT OY
CENTRO RICERCHE PER LA CHIMICA FINE SRL
EDELWEISS CONNECT GMBH
THE UNIVERSITY OF BIRMINGHAM
Finantzatzaile