Battery2Life-ren bidez bateriek trantsizio bide bat egingo dute bigarren bizitza erabilgarria izateko, eta baterien europar industrian berrikuntza bultzatuko da. Bateriak kudeatzeko sistema adimendunak, moldagarriak eta irekiak ezartzeko eta sistema hobetuak diseinatzeko bideratzaileak eskainiko ditu, eta erabilitako bateriak modu eraginkor eta fidagarrian birkonfiguratzeko metodoak proposatu.
Battery2Lifek bateria sistemak diseinatzeko bi esparru berri ezarriko ditu, kontuan hartuta merkatuaren hurrengo beharrak: lehenengo esparruak, hasierako merkaturako enpresa trantsizioa egiten lagunduko du, bateriak diseinatzeko egungo ereduak berregituratuz, eta bigarrenak, berriz, bateriak diseinatzeko printzipio erabat berritzaileak txertatuko ditu, baterien 1. eta 2. bizitza erabilgarrirako. Bateriak kudeatzeko sistemak (BMS) diseinatzeko pentsamolde guztiz berri bat ezarriko da baterien sektorean; izan ere, BMSen arkitektura hibrido, ireki eta elkarreragingarri bat eskainiko da, sekzio integratu bat eta hodeian kokatutako sekzio bat izango dituena eta teknologian oinarritutako BMSen diseinuaren trantsizioa gidatuko duena, baterietako aplikazio eta teknologia espezifikoen beharrak asetzeko. Horrela, datuetan oinarrituta dauden eta erabilerarekiko independenteak diren BMSen diseinu berrietarako trantsizioa egingo da, eta diseinu horiek erraz egokitu eta eguneratu ahal izango dira, baterietako teknologien eskakizunak asetzeko eta bigarren bizitzako baterien biltegiratze egonkorreko edozein aplikazioren eskakizunak betetzeko. Gainera, Battery2Lifek detekzio algoritmo berritzaileak izango ditu integratuta, bai eta estimazioak egiteko SoX algoritmo zehatzagoak, 2. bizitza erabilgarrian erabiltzeko egokiak diren SoX adierazle berriak –hau da, SOS (segurtasuna) eta SOW (bermea)– eta EIS sistemak ezartzeko ikuspegi berri bat ere, BMSetan integratuta. Horrela, segurtasuna eta fidagarritasuna zehatz-mehatz gainbegiratu ahal izango dira, bai gelaxka mailan, bai modulu mailan, barne hartuta bateriaren 1. zein 2. bizitza erabilgarria.
Proiektuak BMSen kontzeptu irekia izango du, datu formatuak, eta bateria pasaportearen kontzeptua kontuan hartu eta zabaldu egingo du; gainera, hodeiko plataformaren bidez komunikazio elkarreragingarria ahalbidetuko da hirugarrenekin, eta, etorkizunean, pasaporteak trukatzeko sistema bat egongo da, monitorizazioa eta ebaluazioa errazteko. Bestalde, bi negozio kasuren testuinguruan proiektuaren prototipoak probatuko dira: batetik, etxeko biltegiratze aplikazio batean, eta bestetik, karga berdintzeko aplikazio batean, operadore elektrikoen eskalan.
CIDETEC Energy Storage da proiektuaren zuzendari teknikoa, eta WP baten liderra. CIDETECek 2. bizitzako energia biltegiratzeko aplikazioak ebaluatuko ditu, eta, horretarako, dimentsionatzeko tresna bat garatuko du; kasu horretan, parametro teknoekonomikoak hartuko ditu kontuan, bermatzeko hautatutako formulazioa, dimentsionamendua eta BSaren ustiapena fidagarriak izango direla kokaleku guztietan, epe laburrean zein luzean; gainera, diagnostiko aurreratuko tresna prediktibo bat ere garatuko du helburu berarekin, datuetan oinarritua, baterien gainerako bizitza erabilgarria (RUL) diagnostikatzeko. Bestalde, kode irekiko BMS algoritmoak garatu eta baliozkotuko dira. Estimazioak egiteko SoX algoritmoak garatuko dira, batez ere SOW eta SOS, arrisku fenomenoen detekzio goiztiarraren bidez elikatuta. Horretarako, ihes termikoaren (TRA) eta litiozko estalduren saiakuntzak egingo dira gelaxka mailan, barne hartuta gelaxka berriak zein hondatuak. Horrela, 2. bizitzarako baliagarriak diren moduluak hautatzeko irizpideak ezartzen lagunduko du CIDETECek, VEren 1. bizitzako eta 2. bizitza egonkorreko erabileraren arabera, eta, era berean, erabilitako bateriak zerbitzuan jartzen ere lagunduko du.
Hasiera: 01 | 01 | 2024
Amaiera: 31 | 12 | 2026
Aurrekontua: 4.008.064,66 €
INSTITUTE OF COMMUNICATION AND COMPUTER SYSTEMS (ICCS) (Coordinator)
CIDETEC Energy Storage
Austrian Institute of Technology
FRONIUS INTERNATIONAL GmbH
Etelätär Innovation
MIBA Battery Systems
Asociación Española de Normalización UNE
SUNLIGHT GROUP
Centre Suisse d' Electronique et de Microtechnique (CSEM)
École Polytechnique Fédérale de Lausanne (EPFL)
Finantzatzaile