ALBATROSS

Energy Storage
Azkar kargatzeko, segurtasunerako eta bigarren bizitza bat emateko optimizatutako bateria arinen sistema aurreratuak.

Proiektua:

ALBATROSS proiektuak Europako turismo-ibilgailu elektriko eta hibridoen merkatuaren beharrei erantzuten die; izan ere, gidariek bateriaren iraupenari, kostuari, epe luzeko fidagarritasunari eta kargatzeko gehiegizko denborari buruz dituzten kezkak gainditzen baititu. ALBATROSS-en baitan bateria adimendunetan oinarritutako soluzio integratu bat garatuko da, diseinu arinekin. Hozte-teknologia berritzaileak erabilita, bateriaren tenperatura 5-40 ºC artean mantentzea lortuko dugu (30-40 ºC artean karga ultrabizkorraren kasuan); bateria-gelaxken arteko bariazioa <3 ºC izango da, eta tenperatura optimoa 20-23 ºC. Soluzio arinak bateria-moduluetarako eta erretiluetarako material askoko sistema modularretan oinarrituta daude, eta prozesu berritzaile, azkar eta errentagarriak erabilita fabrikatuko eta lotuko dira. Halaber, desmuntatzeko, birziklatzeko eta berrerabiltzeko modua aurrez diseinatuta edukiko dute, diseinu ekologikoaren funtsezko alderdi gisa. Se evaluará la Ikuspegi modularrarekin, ibilgailu elektriko bateriadunetarako (IEB) eta ibilgailu elektriko hibrido entxufagarrietarako (IEHE) soluzioak lortuko ditugu. Soluzio horiek banaketa-furgonetetan eta ibilgailu astunetan ere aplika daitezkeen ebaluatuko da.para furgonetas de reparto y vehículos pesados. Oinarritzat BMW i3 turismo-ibilgailu bat hartuta, ALBATROSS-ekin gehieneko energia-dentsitatea >200 Wh/Kg izatea lortuko da, gidatzeko helmena 480 kilometrotara areagotuko da, eta kargatzeko denbora % 25ean gutxituko. Detekzio eta kontrol aurreratua erabiliko da ibilgailuan, Bateria Kudeatzeko Sistema aurreratu malguaren parte gisa. Halaber, hodeia erabiliko da urrunetik mantentze-lanak egiteko eta arazoak konpontzeko, energia-dentsitate altuarekin ere segurtasuna bermatzeko. Analisi aurreratuei esker, etengabe eta modu zehatzean neurtu ahalko dira ibilgailuaren osasun-egoera eta segurtasun-egoera. Ibilgailuan bertan baliozkotuko da sistema, benetako muturreko ingurumen-baldintzetan.

Europar jatorriko teknologia hauek merkaturatu nahi dituzten Europa osoko goi-mailako erakundeez osatutako EBren partzuergoaren ordezkari da ALBATROSS. Koordinatzailea (Yesilova) mundu osoan ezaguna da automobilen merkatuan; gainera, Fiat-Chrysler, Ford eta Mercedes-Benz talde globalen parte diren erakundeek eta teknologia aitzindariak dituzten enpresa txiki eta ertain europarrek partzuergoa indartu egiten dute.

CIDETEC-ek proiektuan duen funtzioa:

CIDETEC Energy Storage-en egiteko nagusia lortzen diren bateriak testatzeko probak egitea da. Tenperatura eta kargatzeko baldintza desberdinetan egingo dira probak, gainerako bazkideekin adostutakoaren arabera. Horrez gain, CIDETEC Energy Storage-ek modulu-kontzeptuaren diseinuarekin eta baterien kudeaketa termiko berritzailearekin lagunduko du, moduluak eta bateriak garatzen duen eskarmentuagatik. Helburua modulu- eta bateria-mailako analisi elektriko, termiko eta mekanikoak egiten laguntzea da.

Logo

Hasiera: 01 | 01 | 2021

Amaiera: 31 | 12 | 2024

Aurrekontua: 11.818.442,50 €

EU Grant: 9.991.817,89 €

Partners

Finantzatzaile

Logo Financiador

This project has received funding from the European Union’s Horizon 2020 research and innovation programmeunder grant agreement No 963580.

Sektoreak

  • Garraio publikoa / lurreko ibilgailuak

Arlo teknologikoak

  • There are no technological fields

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.