U-CROSS

PROIEKTUA

Une honetan, proba ez-kaltegarrien (NDT) bidez hauteman daitezke korrosioak eragindako kalteak. Hala eta guztiz ere, korrosioaren hasiera eta akatsaren atzean dagoen mekanismoa ezin dira hauteman ohiko metodoen bidez. Ondorioz, korrosioa ez da garaiz hautematen, eta arazoren bat ikusten denean (pitzadurak, lodiera-galerak) soilik hartzen dira neurriak.

Horrenbestez, hegazkinen industrian korrosioaren hasiera eta garapena hautemateko gai diren sentsoreak behar dira. Aurreikuspen-ereduekin batera, pintura hondatzen denean kaltearen garapenaren aurreikuspena egiteko aukera emango dute.

Beraz, U-CROSS proiektuaren helburu nagusia sentsore mota pasiboak (igorpen akustikoa) eta aktiboak (oihartzun-pultsu ultrasoniko bidezko probak) konbinatzen dituzten korrosio-sentsore ultrasonikoak (UCS) aplikatzeko modu bat diseinatzea, garatzea eta baliozkotzea da, korrosio lokalizatua garaiz eta denbora errealean hautemateko nahiz kalteen garapenaren jarraipena egiteko.

CIDETEC-EN ZEREGINA PROIEKTUAN

CIDETECek U-CROSS proiektuan duen funtzioa proba ez-kaltegarrietarako (NDT) sentsoreak kalibratzea da, estalitako aluminio-aleazioen korrosio filiformea nahiz esfoliatze-korrosioa aztertzeko; beraz, korrosio mota bakoitza erreproduzitzeko metodologia xehatu bat garatu behar da. Sentsoreak kalibratu ondoren, ingurune egokian baliozkotu behar dira.

Kudeaketa-jarduerei dagokienez (WP7), proiektuaren zehaztapenekin lotutako WP1 sailaren eta korrosio-mekanismo desberdinak abiarazteko moduak ezartzeaz arduratzen den WP2 sailaren buru da CIDETEC.

Sektoreak

  • Aeronautika

Esparru teknologikoak