Proiektua:
Sentsore eraginkorrak behar dira baterien barruko aldaketak identifikatzeko, degradazioa eta matxura eragiten dutenak. SPARTACUS europar funtsekin finantzatutako proiektuaren helburua sentsore errentagarriak garatzea da, bateriak errendimendua galdu aurretik degradazio- eta matxura-mekanismoak detektatu ahal izateko. Tenperatura-sentsoreak garatuko dira, bai eta sentsore mekanikoak eta akustikoak ere, inpedantzia elektrokimikoaren neurketekin osatuta. Proiektuak korrelazioan jarriko ditu sentsoreen datuak bateriaren errendimenduarekin eta dagozkion modeloekin. Etengabe gainbegiratuko du parametroen egoera, bateriaren zikloak antzinatasunaren arabera maila optimo batera egokitu ahal izateko. Bestalde, bateriak kudeatzeko sistema aurreratu bat garatuko da. Sentsoreen datuen erabilerari esker, gelaxken ikuskapena hobetu liteke, eta horrek bateria eraginkorragoak eta seguruagoak lortzea ahalbidetuko luke, gehiegi berotzeko, suteak pizteko edo lehertzeko arriskurik gabe.