Future: Fast Forward

Grupo Volkswagen eta SEAT S.A. buru dituen Future: Fast Forward Espainiako ibilgailuen sektorearen historiako enpresa talde handiena da. Proiektu handinahi bat da, herrialdea mugikortasun elektrikoaren arloan Europako lider bilaka dezakeena, maila sozioekonomikoan eragin oso positiboa izateaz gain, ibilgailuen sektoreko balio-kate osoan zehar duen kapilaritateari esker.

Future: Fast Forward PERTE VEC proiektuan 62 enpresek hartzen dute parte, eta 11 autonomia erkidegotan 86 proiektu garatzen ari dira (Katalunia, Madrilgo Erkidegoa, Nafarroa, Euskadi, Kantabria, Aragoi, Gaztela eta Leon, Gaztela-Mantxa, Andaluzia, Galizia eta Valentziako Erkidegoa).

CIDETEC-en ekarpena:

F3: Future Fast Forward proiektuaren baitan, CIDETEC Energy Storage-k elektrolito solido bidez litio-ioizko baterien teknologia berri bat garatzeko proiektua zuzentzen du. Bertan, egoera solidoko baterietarako (Solid-State Batteries, SSB) gelaxka-teknologia bat garatzen ari da, anodo gisa litio metalikoa erabiltzearekin lotutako zailtasunak saihesteko. Proposatzen den teknologia lortzeko, osagai hauek dituzten gelaxkak diseinatu behar dira:

  • Gel hibrido moduko elektrolito solido suhargaitz bat, oreka egokia duena energia-dentsitatearen, potentzia-dentsitatearen, iraunkortasunaren, segurtasunaren, eskalagarritasunaren eta kostuaren artean.
  • Ur-prozesatzearen bidez lortutako SiOx material aktiboaren eta grafitoaren nahasketan oinarritutako anodo (elektrodo negatibo) bat. Anodoaren formula optimizatu egingo da, energia-dentsitatea maximizatzeko eta errendimendu elektrokimiko ona eta gelaxka ziklatzeko ahalmena ziurtatzeko.
  • Ur-prozesatzearen bidez lortutako energia-dentsitate handiko NMC material aktiboa duen katodo (elektrodo positibo) bat. Katodoaren formula optimizatu egingo da, errendimendu elektrokimikoa eta gelaxkaren iraunkortasuna maximizatzeko.

Sektoreak

  • Automobilgintza
  • Bateria-zelden fabrikatzaileak
  • Bateria-materialen industria
  • Garraio publikoa / lehorreko ibilgailuak

Esparru teknologikoak

  • Baterien fabrikazioa
  • Zelden modelizazioa eta simulazioa
  • Bateria-teknologia eta material berriak