COMETA

Gainazalak tratatzeko gehien erabiltzen diren metalaren aurretiazko tratamenduko prozesuetako bat dira bihurketa-gainestaldurak. Gainestaldura horiek eginkizun erabakigarria dute hainbat industriatan —adibidez, automobilgintzan, ontziratze metalikoan, eraikuntzan eta aeronautikan—, errentagarriak eta azkar aplikatzekoak direlako, korrosio aurreko erresistentzia bikaina eta erresistibitate txikia dutelako eta hainbat gainestaldura organikorekin bateragarriak direlako (inprimazioekin eta akabera-geruzekin). Haatik, gaur egun erabiltzen diren konposatuek ingurumen-aztarna nabarmena dute; esate baterako, kromoak (hexabalenteak zein tribalenteak) aluminiorako eta fosfatoek altzairurako. Horrenbestez, aluminio-aleazioetarako gainestaldura babesle hobeak —REACH araudiarekin homologatuak— garatzea eta baliozkotzea izan da COMETA enpresaren helburu nagusia, eta, horretarako, bihurketa-gainestaldura identifikatzeko metodo bat erabili du; izan ere, sarritan, zaila izaten da gainestaldura behar bezala aplikatu den egiaztatzea. Berriki garatu diren bihurketa-tratamendu aurreratuek helburu hau dute: egungo gainestaldurak ordeztea eta egun dauden aukerak hobetzea, korrosio aurreko erresistentzia eta substratuaren eta pintura organikoen arteko itsasgarritasuna hobetuz, batez ere.

CIDETEC-en ekarpena:

CIDETEC Surface Engineeringek inhibitzailez hornitutako kromorik gabeko bihurketa-gainestaldura garatzen lagunduko du, eta prozesua optimizatzeaz eta mailakatzeaz arduratuko da. Gainera, COMETAk bihurketa-gainestaldura horiek duten korrosio aurreko erresistentzia ebaluatuko du, eta sektore aeroespazialean erabiltzen diren akabera estandarreko gainestaldurekin itsasgarritasunari dagokionez duten bateragarritasuna aztertuko du.