14 | 10 | 2019

“Piezen gainazalaren garbiketa ikuskatzea produkzio-prozesuan zehar” jardunaldia egin da CIDETECen

Surface Engineering

Neurtek eta CIDETEC Surface Engineering enpresek “Piezen gainazalaren garbiketa ikuskatzea produkzio-prozesuan zehar” deritzon jardunaldia antolatu zuten, eta industriako hirurogei profesional bildu zituen CIDETECen instalazioetan. Bertaratuek arloan izan diren azken nobedadeak ezagutu zituzten hainbat espezialistaren eskutik.

Garbiketa-prozesuaren helburua da piezak fabrikatu edo manipulatu bitartean gainazalean sortzen diren hondakin guztiak ezabatzea, kalitate handiagoa bermatzeko eta ekonomikoki optimizatzeko.

Workshopean, zenbait tresna aurkeztu ziren, aukera ematen dutenak bainuak (aire-burbuilaren ondoriozko gainazal-tentsioa) eta fluoreszentziak gainazalean eragindako kutsadura filmikoa kontrolatzeko eta kontaktu-angelu bidez hezegarritasuna produkzioan bertan egiaztatzeko. Horren guztiaren adibide praktikoak erakutsi ziren, eta bertaratuek aukera izan zuten euren piezak eramateko, erakustaldietarako.

Jardunaldian, Neurtek-en hainbat ekiporen erakustaldiak egin ziren, eta, amaitzeko, CIDETEC Surface Engineering enpresaren instalazioak bisitatu zituzten.

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.